London School of Languages-en 30 urteko ibilbidea ospatzen

 In GU, HISTORIA

Oraingo honetan, lehenik, eskerrak eman nahi dizkizuegu hiru hamarkada hauetan eman diguzuen babesagatik eta konfiantzagatik. Gainera, London School of Languages-en oroitzapenetan, historian eta ibilbide ikaragarrian murgiltzera gonbidatzen zaituztegu.

London School-en istorioan argi eta garbi ikusten da nola amets bat, pasio indartsu batek bultzatua, errealitate bihur daitekeen. Zaatoz denboran zeharreko bidaia zoragarri honetara, 30 urteko dedikazioa eta hizkuntzen irakaskuntzarako grina ospatzen ditugun bitartean. Izan ere, 30 urtek askorako ematen dute!

Jatorria eta hazkundea: Errealitate bihurtu zen ametsa

Jose Mari

Jose Mari Londreseko erdigunean.

Jose Mari Sanchezek, London School of Languages-en zuzendari eta sortzaileak, elektronika industrialaren arloan ekin zion bere ibilbide profesionalari. Baina denbora gutxi behar izan zuen bere benetako bokazioa hizkuntzen irakaskuntzan zela ohartzeko, bereziki ingelesaren irakaskuntzan.

Une horretan, Marisa Zurdo bikotekidearen laguntzarekin, lana uzteko erabaki ausarta hartu zuen, eta erronkei beldurrik izan gabe, Jose Mari ingeles irakasle gisa trebatu ahal izateko Ingalaterrara hiru urteko bidaia batean murgiltzea erabaki zuten.

Londresko hiriburuan bizi ziren bitartean, ingelesaren irakaskuntzan aritzeko beharrezko trebakuntza eskuratzeaz gain, ikasketak 5 lan desberdinekin uztartu zituen, gehienak jatetxe eta kafetegietan. Bertan, klase partikularrak ematen hasi zen duela gutxi Kataluniatik hiri handira hizkuntza ikastera etorritako neska gazte bati.

Bere ikaslea aurrera egiten ikustean sentitzen zuen pozak bere benetako bokazioa deskubritzera eraman zuen: irakaskuntza. Urnietara itzultzean, Marisaren laguntzarekin, ingeleseko klaseak eskaintzen hasi ziren beren etxeko egongelan.

London Schoolen lehen urratsak Urnietan

London School

London Schooleko lehen ikasleak.

London Schoolen Urnietako hasiera ez zen erraza izan, bizitza pribatua eta bizitza profesionala uztartu behar zituzten. Hori guztia goizeko 8etan hasi eta gaueko 10etan amaitzen ziren jardunaldiekin.

Baina Jose Mari eta Marisaren grinak lokal txiki batean inbertitzera eta beren Hizkuntza Zentroa sortzera eraman zituzten. 1993an, ateak ireki zituzten antzinean mertzeria bat zegoen lekuan, Urnietako zentrotik kanpo. Erantzuna harrigarria izan zen, lehenengo udan izena eman zuten bi talde osatu bait zituzten.

Hasierako arrakastaren ondoren, urte horretan bertan herriaren erdigunean pisu batean inbertitzea erabaki zuten, eta etxebizitza hori egokitu zuten bertako egongelan klaseak emateko. Urtebete igarotakoan, bikoteak etxez aldatzea erabaki zuen, ikasle gehiago hartzeko eta, aldi berean, bizitza pribatua eta profesionala bereizteko.

Ikasleak gero eta gehiago ziren eta gero eta leku gehiago behar zuten. Hori dela eta, 2000. urtean lokal handiago eta egokiago batera aldatzea erabaki zuten Urnietako zentroan. “Lokal horren instalazioak zerotik eraiki genituen, adreiluz egina baitzegoen erabat, eta gure lehenengo Hizkuntza Zentroa sortu genuen gure ikasleentzako erraztasun guztiekin” gogoratu du Jose Marik. Eta hor, 2000. urtean hasi ginen hazten, gaur egun London School of Languages izenez ezagutzen duguneraino.

Ezberdintasuna markatzen duen izena

“London School of Languages” izena ez zen ausaz aukeratua izan. Izan ere, Jose Mari eta Marisa Londresen bizi izan ziren 3 urtez, eta izenak hura gogora ekartzea eta, aldi berean, esperientzia horren aberastasuna islatzea nahi zuten.

Izena aukeratzeko eztabaidan zehar, hainbat aukera hartu ziren kontuan, besteak beste, leku enblematikoak edo Londresko egonaldian bizi izan ziren lekuak, hala nola Candem Town edo Finsbury Park. Hala ere, haien helburua erraz gogoratzeko moduko izen bat aurkitzea zen, haiengan arrasto sakona utzi zuen hiriaren esentzia islatuko zuena.

Horrela atera zen “London” aukera, haien metropoliko bizipenak gogora ekartzen zuen izena. Denborarekin, izen hori oso ezaguna eta errespetatua bilakatu da. Nork ez du inoiz entzun “London-era noa” esaldi ospetsua?

Lehen logoa: Marrazki bat paperezko ahozapi batean

London Schoolen lehenengo logo digitalizatua.

London Schoolen lehen logoa benetan sorkuntza pertsonala eta paregabea izan zen. Luigi bikotearen lagun on batek, Luis Ignacio Olazireguik, marrazketarako talentu harrigarria zuen, nahiz eta artean modu profesionalean ez aritu. Behin, Lasarten zuten etxean elkartu ziren afaltzeko.

Adiskideen arteko afari horretan, London Schoolentzat logo bat izateko beharraz hitz egiten ari zela, sortu zen haiek liluratu zituen ideia bat: Union Jack, Erresuma Batuko bandera, bere diseinuaren zati integral gisa duen liburu ireki batekin.

Aukera horrek ingelesaren irakaskuntza guztiz sinbolizatzen zuen. Logo ikoniko honen sorrera ez zen diseinu giro formal batean gertatu, lagunen arteko afari batean baizik, non Luigik, trebetasun handiz, paperezko zapi baten haien ikuspegia islatu zuen.

“Ez zen logo perfektu bat, eta ez nuen nahi izatea, adiskidetasun une batean sortutako logo bat zen! Denborarekin gure logoak aldaketa batzuk izan baditu ere, beti gogoratuko dut esker onez gure lehen logoa jaio zen une hura” dio Jose Mari Sanchez-ek.

Pasioa arrakastaren eragile

Londresen (Finsbury Park) bizi izan ziren etxeetako bat.

London School of Languages-en arrakasta irakaskuntzarekiko eta gure ikasleen zaintzarekiko grina hautsiezinean oinarritzen da. Jose Mari eta taldea osoa ikasle bakoitzak ingelesa ikasteaz gain, hizkuntzaz gozatzeko eta ikasteko prozesuaz gozatzeko grina izan dezaten ahalegintzen gara. “Caring” maiz erabiltzen dugun hitza da, eta ikasle bakoitzaren ongizatearekin eta hazkundearekin dugun konpromisoaren isla da.

“Ikasleak bere irakaskuntzan eta bere pertsonan interesa dugula ikusten dutenean magia gertatzen da eta lotura horiu oso gaarrantzitsu da. Munduan prestakuntza gehien duen irakaslea izan zaitezke, baina ikaslearekin lotura hori izateko gai ez bazara edo ikasleak ez badu sentitzen harengatik kezkatzen zarela, ez dago zer eginik. “dio Jose Marik.

Denbora igaro ahala, London Schoolen hizkuntzak irakasteko lekua izatetik CELTA ikastaroen bidez irakasleak prestatzen dituen eta ingelesaren irakaskuntzan bikaintasuna sustatzen duen erakunde batean  bilakatu gara. Nerea Rodriguezen istorioa, ikasle gisa hasi zena eta orain irakasle taldearen parte dena, pasioak bizitzak eta karrerak nola eralda ditzakeen erakusten duen testigantza da.

Historiako 30 urte hauetan, London School of Languagesek arrakasta nabarmenak lortu ditu. Cambridgeko azterketa-zentro ofizial bihurtu ginen, eta Gipuzkoako CELTA zentro bakarra gara egun. Gainera, urtero konferientzi bat antolatzen dugu, mundu osoko irakaskuntzan adituak erakartzen dituena. Irakasleen prestakuntzarekin dugun konpromisoa nabaria da gure Teacher Training departamentuari esker, irakaskuntzan perfekzioa bilatzen baitu.

Esker oneko mezua

Amaitzeko, bai Jose Marik, bai Marisak eta bai talde osoak gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu London School osatzen duten eta parte hartu duten guztiei. Gure ikasle ohien esker ona eta maitasuna sari baliotsuak dira gure talde osoarentzat.

Jose Marik aipatu zuen bezala, “Ikasle ohiekin topo egitean, gelditu eta eskerrak ematen gizkigutenean edo zein ondo pasatu zuten eta dituzten oroitzapen politak entzutea benetan atsegina da. Pasioak eta lanak balioesten direla egiaztatzeak ez du preziorik” dio Jose Marik. Maitasun eta esker oneko adierazpen horiek dira ingelesaren irakaskuntzan dihardugunaren motorra.

Hiru hamarkadatako ahaleginaren eta konpromisoaren ondoren, London Schoolek aztarna ezabaezina utzi du gure eskualdeko ingelesaren irakaskuntzan. 30 urteko grina eta dedikazioa ospatzen ditugu, eta espero dugu hurrengo urteetan ere gure etengabeko hazkunde eta arrakastaren lekuko izatea.

30 Pasio Urte, 30 London School of Languages. Zorionak!

London

Closer than you think

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar