Haurrak bizitzako lehen urteetatik hasten dira ikasten.
London Schoolen hizkuntzak bizitzako lehen urteetan ikastea ezinbestekoa dela sinesten dugu. Haurrek sortzetiko, informazioa azkar ikasteko eta xurgatzeko gaitasuna dute, batez ere modu ludikoan aurkezten denean.
30 urteko irakaskuntzan izan dugun esperientziari esker, London School-en, bost zentzumenak erabiliz, errepikapenean eta elkarketan oinarritutako metodologia garatu dugu. Guztia, txikienen adimen anizkoitza oso kontuan hartuta.
Era berean, BCBLren (Basque Language and Cognition Centre) lankidetzan dihardugu, gure irakaskuntza metodologian ebidentzia zientifikoa duten aurrerapenak txertatzen joateko, etengabeko ikaskuntza egokiaren bilakaeran.
Gure ingeles ikastaroak haurrek jolas, abesti eta jarduera interaktiboen bidez mundu berri bat deskubritzeko diseinatuta daude. Gure teacher kualifikatuek, CELTA eta YLCourse titulatuak, beren trebetasunak ingurune hurbil eta, batez ere, dibertigarrian garatzen laguntzen diete! Urteak pasa ahala, gure metodologiak ikasleen garapenean izandako eragin positiboa ikusi ahal izan dugu.
Klaseak haurtzaindegiko instalazioen barruan eskaintzen ditugu, haurrak eroso senti daitezen eta beren ikaskuntza ingurunera ohitu daitezen. Badakigu zein garrantzitsua den haurrentzat giro seguru eta atsegina sortzea, bereziki hizkuntza berri bat ikasi behar denean.
Gehiago jakin nahiko zenuke haurtzaindegietan egiten ditugun ikastaroei buruz?
Idatzi londonschool@london-school.com helbidera edo deitu 943 507 507 telefonora.
Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.