Magala Haur Eskolak gure Nursery Project-ekin bat egin du
Irailean ikasturte berria hasi zenetik, Magala Haur Eskola gure Nursery Project programaren parte da. Lankidetza honi esker txikienek, urtebete besterik ez dutenek, ingeleseko klaseez gozatzeko aukera izango dute Laura Blasco, gure lankide talentudunaren, eskutik.
Ainhoa Uribeetxeberria eta Nerea Goñi Magalako arduradunek ingurune hurbil bat eraikitzearen garrantzia azpimarratu dute, non haurrak seguru eta motibatuta sentitzen diren jolasean esperimentatzeko. London Schoolen gertuko eta konfiantzazko giroa sortzen ahalegintzen gara, txikienek modu dibertigarrian eta aldi berean atsegingarrian ikas dezaten. Haur bakoitzaren potentzial mugagabean sinesten dugu, eta harro gaude haien hezkuntza bidaiaren parte izateagatik!
Nerea eta Ainhoa arduratsuak izateaz gain, familia ugariko amak dira eta, beraz, ikuspegi bakarra eta paregabea ematen diote proiektuari. Nerea, arlo ekonomikoaz eta kudeaketa orokorraz arduratzen da, hezitzaile eta kudeaketa orokorraren arduradun den Ainhoarekin batera eta biak bat datoz haur eskolaren filosofiaren ardatzetan. Hezkuntza eredu zehatz bati jarraitzen ez dioten arren, hainbat ikuspegitan oinarritzen dira, eta garrantzi berezia ematen diote Pikler-en mugimendu askeari, haurrak askatasunez mugi daitezen eta beren gorputz identitatea eraiki dezaten.
“Aniztasunarekiko arretari dagokionez, Magalan haur bakoitza den bezala errespetatzen dugu, haur bakoitza bakarra delako eta, beraz, bere garapena eta erritmoa dituelako. Haurrak den bezalakoa izateko eskubidea du!”, nabarmendu du Ainhoa Uribeetxeberriak. Gaur egun, 0-1 urteko 16 haur eta 1-2 urteko 36 haur dituzte Donostiako Groseko instalazio erraldoietan.
Dakizuenez, London School duela 30 urte jaio zen ingelesaren irakaskuntza gure lurraldera hurbiltzeko helburuarekin. Zentzu horretan, irmoki uste dugu hizkuntzen azalpen goiztiarrak hizkuntza trebetasunak modu natural eta eraginkorragoan eskuratzen laguntzen diela. Zergatik? Haurrek informazioa azkar ikasteko eta xurgatzeko sekulako gaitasuna dute. Haien garunek, soinuak esploratzeko, imitatzeko eta hizkuntzarekin esperimentatzeko prest daude. Ikaskuntzari begira errealitate hori aprobetxatzea funtsezkoa da, haurrek modu naturalagoan eta eraginkorragoan hizkuntza trebetasunak eskura baititzakete.
Horregatik, London Schoolen Nursery Project-erako ikasketa plan bat garatu genuen, bost zentzumenak erabiliz, errepikapen eta erlazionatze metodologietan oinarrituta. Horrekin, Magalako haurrek hitzen mundu berri bat ikasiko dute jolas, abesti eta jarduera interaktiboen bidez.
Ainhoak eta Nereak jarduera sentsorialen eta manipultiboien garrantzia azpimarratzen dute, haurrek zentzumenen bidez asko ikasten bait dutelako. “Elkarlanean daramagun denbora honetan, haurrek ingelesaren egitura erraz batzuk modu aktiboan eta beren etapara egokituta nola bereganatu dituzten ikusi besterik ez dago. Hori guztia jolasaren bidez, modu sentsorial, bisual eta alai batean eginda”, adierazi dute arduradunek. Gainera, garapenaren etapa erabakigarri horietan hurbileko laguntzaren garrantzia nabarmentzen dute, ingurune segurua ziurtatuz eta hazkunde osasuntsua lortzen lagunduz.
London Schoolen, ezagutza partekatzeaz gain, zubiak ere eraikitzen ditugu txikienentzako aukeraz beteriko etorkizun hezitzaile baterantz. Magala Haur Eskolarekiko lankidetzarekin gogotsu gaude, eta gure ikasle txikien hazkundean eta garapenean parte aktiboa izaten jarraitzea espero dugu!
London
Closer than you think