INGELES IKASTAROAK

ATZERRIKO
IKASTAROAK

London School of Languages-en 20 urte baino gehiago daramatzagu Atzerriko Ikastaroak eskaintzen.

London School of Languages-en 20 urte baino gehiago daramatzagu atzerriko ikastaro desberdinak eskaintzen, hizkuntzen ikaskuntza, murgiltze kulturala eta garapen pertsonala uztartzen dituzten programen bidez.

Gure programek ikasleei ingeles maila hobetzeko aukera ematen diete hizkuntza eta kultura-murgiltze erreal baten bidez, ingelesa eguneroko bizitzan erabiliz eta benetako testuinguruetan konfiantza irabaziz.

Klaseez gain, ikastaro guztiek jarduera sozialak eta irteerak barne hartzen dituzte, ikasgelan ikasitako ingelesa praktikan jartzeko, herrialde ezberdinetako ikasleak ezagutzeko eta atzerriko egonaldia esperientzia hezitzaile, aberasgarri eta ahaztezina bihurtzeko.

– Ikasketa programa
– Programa soziala
– Asistentzi asegurua
– Denbora guztian begirale batekin egongo dira, bai lekualdaketetan bai egonaldi osoan.
– Hegaldi eta lekualdaketak
– Hegaldiak eta aireportura joan-etorriak daude prezioaren barne.

Atzerriko ikastaroak 2026

1:1 Living Learning

 

Bi asteko ikastaroa, Aste Santuan

14 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat 

Londresko Living Learningeko 1:1 ikastaroan, ikasle bakoitzak Londresen edo inguruan kokatuta dagoen bere irakaslearen etxean bizi eta ikasiko du, erabateko murgiltze linguistikoa bermatuz.

Ikasleak arreta pertsonalizatua eta ikaskuntza intensiboa jasoko du, bere interesetara, ingeles mailara eta helburu pertsonaletara egokitua. Kultura britainiarrean barne egoteko aukera paregabea da, Londres inguruko etxe bateko familia lokal batekin biziz eta ikasiaz.

Klaseak eta jarduerak familian

Klaseak goizez izango dira eta formatu indibidualean, hizkuntzaren arlo guztietan neurrira egindako metodologia ahalbidetuz. Ikastaroaren hasieran, irakasleak ikaslearen ingeles maila ebaluatuko du eta bere beharretara egokitutako ikasketa programa bat planifikatuko du.

Arratsaldean, irakasleak eta bere familiak hainbat jarduera antolatuko dituzte, ikasleei ingelesa eguneroko egoeretan praktikatzeko eta Erresuma Batuko bizimodua benetan eta modu aberasgarrian ezagutzeko aukera emango dietenak. Txango eta jarduera guztiak ikaslearen interesen arabera antolatzen dira irakaslearekin.

2:1 Living Learning 

 

Bi asteko ikastaroa Aste Santuan edo udan

14 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat

Londreseko Living Learning 2:1 ikastaroan, ikasleek Londres inguruan duten irakaslearen etxean bizi eta ikasiko dute.

Aste Santuko programan (29/03/26 – 11/04/26), bi ikasleak nazionalitate berekoak izango dira; udako programan, berriz (21/06/26 – 29/08/26), ikasleak nazionalitate desberdinetakoak izango dira. Ikaskidea kontu handiz aukeratuko dute, adin, interes eta ingeles mailan bat etor daitezen.

Ikasleek modu intentsiboan ikasiko dute ingelesa, irakaslearekin biziz eta ikasiz. Bertan, Erresuma Batuko bizitza familia baten parte bezala esperimentatu ahal izango dute. Ikasleek goizetan klaseak jasoko dituzte irakaslearekin eta arratsaldez era guztietako jarduerez gozatu ahal izango dute.

Familian emandako denbora eta jarduerak

Familiarekin egunerokoan ematen duen denbora, ingelesez hitz egiteko eta ikasitakoa praktikatzeko aukera paregabea da. Programa honen abantaila nagusia beren irakaslearen etxean bizi direla da, eta, beraz, ikaskuntza ez da klase amaieran bukatzen, esperientzia osoan zehar luzatzen da.

Arratsaldeetan, ikasleek aisialdirako denbora izango dute, beren ikaskidearekin batera, inguruko txokoak ezagutzeko. Jarduerak eta txangoak lekuaren aukeren arabera antolatuko dira, betiere ikasleen interesak kontuan hartuta, eta irakaslearekin adostuta.

Maynooth, Irlanda

 

Uztailak 5etik 26ra.

12 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat

Maynooth Dublingo erdigunetik 30 minutura dago, eta Irlandako 8.500 biztanleko unibertsitate-hiri alai eta bitxia da.

Maynootheko Unibertsitatea hiriaren erdigunetik 5 minutura dago oinez, eta kirol-gune zoragarriak ditu: tenis-pistak, dantza-estudioak, futbol-zelaiak eta aire zabaleko hockey-zelaiak.

Ostatua eta jarduerak

Egoitza kampus modernoaren barruan dago, banakako gela erosoetan, ikasle bakoitzarentzako bainugela pribatuarekin eta aisirako gune komunekin. Otordu guztiak Unibertsitateko jatetxean zerbitzatzen dira.

Ikastaro honek ikaskuntza, dibertsioa eta esperientzia ahaztezinak uztartzen ditu. Ingelesezko prestakuntza osoa eta une paregabeak eskaintzeko diseinatua, honako hauek barne hartzen ditu:

  • 15 orduko klaseak astean: Klaseak astero goizez eta arratsaldez txandakatzen dira, askotariko esperientzia eskaintzeko.
  • Dibertsioa aseguratua jarduera eta txangoekin: Arratsaldero eta gauero hainbat jarduera antolatzen dira ahalik eta gehien gozatzeko. Gainera:
    • Egun osoko bi txango astean: Ezagutu Irlandako txokorik zoragarrienak asteazken eta larunbatetan.
    • Igandean Dublinen: Hiriburua ezagutzeko aukera paregabea.

APOLLO FOCUS aukeran.

Colchester, Ingalaterra

 

Uztailak 1etik 15era

11-18 urteko ikasleentzat

Colchester-ek erromatarren garaiko historia luzea du, Britainia Handiko hiririk zaharrentzat hartzen da eta Londres baino lehen herrialdeko hiriburua izan zen.

Colchester-eko kampusak ingurune zabal eta abegikorra eskaintzen du, non ikasleek unibertsitateko esperientzia osoaz goza dezaten. Kirol instalazioak, barrukoak zein kanpokoak, bikainak dira, ikasleei ikasteko, bizikidetzarako eta garapen pertsonalerako ingurune ezin hobea eskaintzen dietelarik.

Ostatua eta jarduerak

Colchester-eko ikasleentzako ostatua campusean bertan dago. Ikasleek banakako logelak eta bainugela dituzten solairuetan egingo dute egonaldia. Guztiz hornitutako apartamentuek doako wifi-a dute. Ostatuaren kanpoaldean gune erosoak daude, gizarteratzeko eta beste ikasleekin elkartzeko giro lasaia eskaintzen dutenak. Ikasleen segurtasuna oso garrantzitsua da guretzat. Colchester-ek 24 orduko segurtasun presentzia eta sarbide segururako sistemak ditu.

Campusak askotariko jarduerak eskaintzen ditu, eta jarduera horiek tutoreek antolatu eta gainbegiratzen dituzte. Hainbat kulturatako ikasleak ezagutuko dituzte eta, jakina, euren ingelesa praktikatuko dute. Jarduerak adin, trebetasun eta interes guztietarako diseinatuta daude. Kirol-jarduerak, era guztietako tailerrak, antzerkia eta abar daude.

Gainera, egun osoko 3 txango egingo dituzte Erresuma Batuko kulturaz, historiaz eta edertasunaz gozatzeko. Londres hiria, Peterborough katedrala eta beste leku asko bisitatuko dituzte.

Dublin, Irlanda

 

Ekainaren 14tik abuztuaren 30arte (2 edo 3 asteko egonaldia)

15 eta 19 urte bitarteko ikasleentzat

Dublin, Irlandako hiriburu bizia, bertako biztanleen adeitasunagatik, bere kultura historiko aberatsagatik eta bere erdigune trinko eta seguruarengatik nabarmentzen da, helmuga ezin hobea bihurtuz.

Ostatua eta jarduerak

Young Adults ikastaroan, ikasleek harrera-familien etxeetan egingo dute egonaldia, pentsio osoarekin. Astelehenetik ostiralera bazkaria hurbileko jatetxe batean zerbitzatuko da. Klaseak Apollo izeneko helduentzako eskolan (Real World English/FCE/CAE) emango dira, Dublingo erdigunean kokatuta, Grafton Street eta St. Stephen’s Green bezalako eremu komertzial nagusietatik 10 minututara oinez.

Astean 20 orduko klaseak, astelehenetik ostiralera, (09:00etatik 13:15era) ikasgai artean atseden laburrak hartuz.

Programak honako jarduerak ere barne hartzen ditu: 3 bisita tokiko, 2 afari eta egun osoko 1 irteera astero. Igandeak aisirako egunak izango dira.

Young Adults programa ikasleei denbora libre pixka bat ematen dien programa bat da, baina, aldi berean, adin-talde honetarako beharrezko gainbegiratze mailak eskaintzen ditu, gurasoei lasaitasuna emanez.

On Demand

 

Urte osoan zehar

Adin guztietarako

Urte osoan zehar eta edozein helmugara gazte zein helduentzako ikasleak bidaltzeko aukera eskaintzen dugu.

Hizkuntza bat hobetu, kultura berri bat ezagutu edo ikuspegi pertsonalak eta akademikoak zabaldu nahi izanez gero, ikasle bakoitzari egokitutako programa pertsonalizatuak diseinatzen ditugu. Hiri ikonikoetatik hasi eta helmuga lasaiago eta autentikoagoetaraino, guztiaz arduratzen gara esperientzia aberasgarria eta ahaztezina izan dadin.

Nazioarteko helmuga sorta zirraragarria prestatzen ari gara datorren urteko atzerriko ikastaroetarako. Gure helburua ingelesa ikasteko aukera berriak eta anitzak eskaintzea da, kultura eta ingurune desberdinak arakatzen dituzun bitartean. Kokapen bakoitza arreta handiz ebaluatzen ari gara, kalitate handiko programa akademikoak eskaintzeaz gain, ikasgelatik kanpo esperientzia aberasgarriak ere eskaintzen dituztela ziurtatzeko, hiri bizietatik hasi eta ingurune lasaiago eta naturalagoetaraino.

Oso laster eskuragarri dauden helmugak ezagutu eta zure hurrengo ikaskuntza-abentura bikaina planifikatzen hasiko zara!

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar