TXIKI TXIKITATIK INGELESA IKASTEAREN GARRANTZIA

 In GU

HEZKUNTZA DA HAURREN GARAPENAREN FUNTSEZKO ZUTABEETAKO BAT. 

LONDON SCHOOL-EN 6 URTE DARAMATZAGU ASTIGARRAGAKO AMETSA HAURTZAINDEGIKO HAURREI INGELESEZKO KLASEAK EMATEN.

London School ingeleseko edo frantseseko irakaskuntza guztientzat ahalik eta gertuen egoteko helburuarekin sortu zen. Zentzu honetan, adin goiztiarrean hizkuntzak irakasten hastearen garrantziaz jabetuta, London Schoolen 1-3 urte bitarteko umeei klaseak ematen dizkiegu Ametsa haurtzaindegian.

Hezkuntza haurren garapenaren funtsezko zutabeetako bat da, eta adituak irakaskuntza txiki-txikitatik hastea garrantzitsua dela diote haurren hazkunde pertsonal zein akademikorako. Zentzu horretan, London School-en hizkuntzaren esposizio goiztiarrak txikien garapen kognitiboan eragin nabarmena izan dezakeela uste dugu. Baina, zergatik?

Dakizuenez, haurrek informazioa azkar ikasteko eta xurgatzeko sekulako gaitasuna dute. Haien garunek, soinuak esploratzeko, imitatzeko eta hizkuntzarekin esperimentatzeko prest daude. Ikaskuntzari begira errealitate hori aprobetxatzea funtsezkoa da, haurrek modu naturalagoan eta eraginkorragoan hizkuntza trebetasunak eskura baititzakete.

Ildo horretan, gure Head Teacher Ane Bengoetxeak Nursery Project-erako ikasketa plan bat garatu zuen, bost zentzumenen erabilerarekin batera, errepikapen eta erlazionatze metodologietan oinarrituta. Metodologia honen eraginkortasuna Ametsa haurtzaindegiko haurren garapen eta eboluzioan nabaritzen da.

Errepikapena haurrei kontzeptu berriak ikasten eta hiztegia eskuratzen laguntzen dien irakaskuntza teknika bat da. Haurrak ingelesezko hitzen edo esaldien errepikapen  eraginpean jartzean, hizkuntza eskuratzeko beharrezkoak diren konexio neuronalak indartzen dira. Errepikapena abestien, jokoen eta hainbat jardueraren bidez egin daiteke. Errepikapena bost zentzumenen erabilerarekin konbinatzean, sentimenetan oinarritutako ikaskuntza esperientzia bat sortzen da, hitzen ezagutza are gehiago indartuz.

Ingelesaren irakaskuntzan bost zentzumenak erabiltzeak haurrei esperientzia eta sentsazio desberdinen bidez hizkuntza berriarekin konektatzeko aukera ematen die. Haurrek hobeto ikasten dute inguruko mundua ikusi, entzun, ukitu, usaindu eta probatu dezaketenean. Material fisikoak erabiltzean, hala nola irudiak dituzten txartelak, bideoak edo liburu ilustratuak, ikusmenaren zentzua estimulatzen da eta ingelesezko hitzak objektu eta egoera zehatzekin erlazionatzea errazten da. Abestiak eta ipuinak ingelesez entzuteak entzumenaren garapena eta hizkuntzaren soinuak ezagutu eta erreproduzitzeko gaitasuna sustatzen ditu.

London Schoolen gertuko eta konfiantzazko giroan irakasten dugu, non txikienek ikaskuntza modu dibertigarrian eta aldi berean atsegingarrian esperimentatu dezaketen. Haur bakoitzaren ahalmen mugagabean sinesten dugu, eta harro gaude haien hezkuntza bidaiaren parte izateagatik!

Hori guztia “Adimen Anitzak” deiturikoak (Daniel Golemanek sorturikoa) oso kontuan hartuta. Edo, bestela esanda, giza trebetasunak eta gaitasunak ulertzeko eta ebaluatzeko modu bat, adimen koefizientean soilik oinarritutako adimenaren kontzeptu tradizionaletik harago.

Laburbilduz,  ingelesaren irakaskuntza, bizitzako lehen urteetatik, errepikapen eta erlazionatze metodologiak, bost zentzumenen erabilerarekin batera, ikasteko modu eraginkorra dela egiaztatu ahal izan dugu. Teknika hauek haurren berezko “xurgatzeko” gaitasuna aprobetxatzen dute, oinarri sendoa bermatuz, beren hizkuntza trebetasunak garatzen jarrai dezaten.

Gure Nursery Project-ari buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure esku orria edo jarri gurekin harremanetan honako hauen bidez:

Emaila: london@london-school.com | Tel. 943 507 507

London

Closer than you think

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar