JENGIBRE GALLETEN ERREZETA

 In GU

Gabonetako jaietan, jengibrezko galletak  britainiarraren gozogintzan klasiko bat dira. Duela urte batzuk filmetan bakarrik ikusten genituen arren, pixkanaka errezeta hau gure Gabonetako postreen errepertorioan lekua egiten joan da. Tradizioen eta, batez ere, gozoaren jarraitzaile leial gisa, etxeko txikiekin primeran pasatzeko errezeta erraz hau dakarkizuegu.

Osagaiak

  • Irina: 450 g
  • Gurina: 200 g
  • Azukre beltza: 100 g
  • Arrautza 1
  • Eztia: 80 g
  • Kanela: 2 koilarakadatxo
  • Jengibre hautsa: 1 koilarakada

Jengibrezko galletak pausoz pauso

  • Nahasketari irina, jengibrea eta kanela bahetua gehitu pixkanaka eta abiadura txikian. Garrantzitsuena masa gehiegi ez lantzea da, galletak gogor gera ez daitezen.
  • Bahetu irina, jengibrea eta kanela, eta prest utzi gerorako. Pauso honek irina aireztatzeko balio du irinak masan grumorik sor ez dezan.
  • Arrautza gehitu eta nahasten jarraitu, masa homogeneoa lortu arte.
  • Irabiatu gurina azukre beltzarekin batera, irabiagailuarekin edo sukaldeko robotarekin, nahastura harrotu arte.
  • Gehitu eztia irabiatzen jarraitzen duzun bitartean
  •  
masa_galletas_jengibre
estirar masa galletas
  • Zatitu masa bitan eta luzatu arrabol batekin 5 edo 6 mm-ko lodiera lortu arte. Plastikozko paperarekin bildu eta hozkailuan ordubetez utzi.
  • Ordubete pasatakoaan, labea berotzen jarri 180 gradutan eta erretilua landare paperarekin edo labeko paperarekin prestatu.
  • Galleta ebakitzaile batekin (dendetan erraz aurkitzen dira), ebaki nahi duzuen formarekin: Gabonetako zuhaitza, jengibrezko panpina, izarrak, etab.
  • Galletak erretiluaren gainean jarri 2 cm-ko tartearekin eta laberatu 180 ºC-tan 15 minutuz, ertzak urreztatzen hasi arte.
  • Prest daudenean, atera erretilua labetik eta hozten utzi 5 bat minutuz. Atseden ondoren, apaintzera!

NOLA APAINDU JENGIBREZKO GALLETAK

Jatorrizko errezetan glasa erabiltzen da apaintzeko. Glasa hori 2 arrautza-zuringo, 400 g glass azukre eta elikagai-koloratzaile nahastean datza. Punta estuko ahoko pastel-mahuka batez apaindu.

Ez baduzu asko konplikatu nahi, supermerkatuetan saltzen dituzten galletak apaintzeko boligrafoak erabil ditzakezu. Kolore ezberdinetakoak dira eta txokolate zaporea dute. Aukera askoz erosoagoa eta zehatzagoa da.

Eta gozatzera!

galletas de jengibre

London

“Closer than you think”

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar