BADATOR GURE AWARD CEREMONY-A!
Kaixo familia!
Beste urte batez, ilusio handiz iragarri nahi dizuegu Cambridgeko titulu ofizialen banaketa ekitaldia berriro ospatuko dugula. Aurten bi topaketa egingo ditugu, azaroaren 20 eta 27an, herriaren arabera. Askok dakizuenez, ekitaldi honen helburua ez da bakarrik ziurtagiri desiratuak jasotzea, baita gure ikasleen lorpenak eta esfortzua euren irakasle eta familiekin batera ospatzea ere.
Hauek dira ekitaldi bakoitzaren kokapenak eta ordutegiak:
- Astigarraga eta Donostia: azaroaren 20an, ostiralean, Donostiako Jesuitak Ikastetxean (18:30–20:30).
- Oiartzun: azaroaren 27an, ostiralean, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan (17:30–19:30).
- Urnieta: 27an, ostiralean, Lekaio Kultur Etxean (18:30–20:30).
Cambridgeko kalifikazioak bikaintasun estandar gisa hartzen dira mundu mailan eta lortu duzue! Horregatik, une berezi hau zuekin partekatu nahi dugu, ziurtagiriak banatu eta lorpen horien atzean dagoen ahalegina eta lana aitortzeko.
Gainera, gure irakasle eta ikasleen komunitatea hobeto ezagutzeko, elkar berriz ikusteko eta lorpen handi hau elkarrekin ospatzeko aukera izango da. Eta, tradizioak agintzen duen bezala, ospakizuna amaitzeko luntx berezi bat partekatuko dugu.
Baieztatu zuen parte hartzea zuen eskolako administrazioan azaroaren 13a baino lehen Donostia eta Astigarragako ekitaldietarako, eta azaroaren 20a baino lehen Oiartzungo eta Urnietako ekitaldietarako.
Zuek ikusteko irrrikitan gaude!
London
Closer than you think!

