Irakaskuntzarako funtsezko teknikak
Denbora asko igaro baduzu klaserik eman gabe edo denbora asko daramazu klaseak ematen inongo feedback-ik edo formakuntzarik jaso gabe, zure teknikak herdoildu daitezke. Irakasten zenbat denbora daramazun edo duzun esperientzia alde batera utzita, irakasle eraginkorra izateko komenigarria da oinarrizko teknika horiek berrikustea. Ondorengo post honetan gure helburua ezinbesteko iruditzen zaizkigun teknika horiek errepasatzea da, klasera itzultzeko beharrezkoak iruditzen zaizkigunak eta inoiz ahaztu behar ez dituzunak.
1. Instrukzioak/ICQ-ak
Klase on bat instrukzio onekin hasten da. Ikasleek ez badakite zer egin behar duten ikasgaian zehar, esaldi bakoitzean maldan gora borroka egin beharko duzu. Zure instrukzioak argiak, laburrak eta, batez ere, mailara egokituak izan behar dute. Irakasle batzuei, gehiegi zailtzeko joera badute, aldez aurretik idaztea erabilgarri egiten zaie eta estrategia aparta izan daiteke eraginkorrak direla zihurtatzeko. Instrukzio luze eta repetitiboak saihestu, baina ikasleek ariketa behar bezala egin dezaten beharrezko informazio guztia ematea zihurtatu. ICQ-ek (Instruction Checking Questions) instrukzioak eman ondoren erabiltzen dira ikasleek zer egin behar duten ulertu dutela zihurtatzeko. Galdera hauek ikasleek nahasi edo gaizki ulertu ditzaketen puntuetan zentratu behar dira.
2. Gainbegiratzea (Monitoring)
Gainbegiratzeak irakaslea ikasleek ariketak egiten ari direnean adi egoteak esan nahi du, nahiz bakarka, bikoteka edo taldean. Aktiboki gainbegiratzeak ez du ikasleen elkarrizketa moztea helburu, ariketa garatzen den bitartean gertatzen denaz konzientzia izatea baizik. Adibidez, ikasleak irakurketa egiten ari direnean, irakaslea klasean zehar mugitu daiteke zenbat aurreratu duten edo zenbat galdera erantzun dituzten ikusteko. Honek ariketa noiz bukatu behar den erabakitzeko edo espero baino zailagoa egiten zaien ikusteko balio du. Ezin da ondo gainbegiratu mahaiaren atzean eserita badago. Ez da ikasleen ondo-ondoan egon beharrik, nahikoa da leku batean kokatzea gertatzen ari dena ikusi ahal izateko, baina distraitu gabe.
3. Pareen arteko zuzenketa (Peer-checking)
Ikasleek bakarkako ariketa bat egiten dutenean (irakurmena, entzumena, gramatika edo hiztegia), beren erantzunak ikaskide batekin edo talde txikietan partekatzeko aukera izan behar dute, talde guztiaren aurrean zuzendu aurretik. Honek haien erantzunak arrazoitzen eta segurtasuna irabazten laguntzen die eta irakasleari, berriz, arazoak aurreikusten eta erantzun zuzenak identifikatzen laguntzen dio feedback-a ematerakoan.
4. CCQ-ak
CCQ-ak (Concept Checking Questions) ikasleek hitzegi eta gramatika puntuak ulertu dituztela egiaztatzeko funtsezkoak dira. Azalpenaren ondoren egiten dira eta ikasleek praktikatzen hasi aurretik. Galdera hauek maila eta edukiaren arabera bai/ez modukoak izan daitezke, 50/50 hautaketak edo aukera irekiak. CCQ eraginkorrak prestatzeko ikaslearen lengoaia, esanahietan izan ditzaketen zailtasunak, eduki eta ahoskabidean aztertzean aurreikusi behar dira.
5. MFP (Meaning, Form, Pronunciation)
MFP Meaning, Form eta Pronunciation (esanahia, forma eta ahoskera) hitzen siglak dira, eta hizkuntza argitzeari buruz ari garenean erabiltzen dugun akronimoa da (gramatika edo hiztegia). Puntu edo elementu linguistiko bat irakasten dugunean, hiru arlo horiek landuta daudela zihurtatu behar dugu ikasleek hizkuntza praktikatzen hasi aurretik. Bestela, hizkuntza erabiltzean arazoak izan eta akatsak egin ditzakete irakaskuntza faltagatik eta ez gaitasun faltagatik. Gramatika edo hiztegia irakastean, hiru arlo horiek aldez aurretik aztertzea funtsezkoa da, hizkuntza modu egokian azalduz eta galderei erantzun ahal izateko. Ez espero liburuak zure ordez egitea!
6. Arbelaren erabilera (Board work)
Arbela irakaslearen aliaturik onena da, naiz eta beltza, zuria edo interaktiboa izan. Ikasgelan duzun jarduera edozein dela ere, klase guztietan erabili behar duzu. Arbela ikasgaiaren une ezberdinetan erabili behar da, hiztegi berria idazteko, irudiak erakusteko, erantzunak idazteko, lengoaia aklaratzeko, akatsak zuzentzeko edo ahozko ariketen iritziak idazteko besteak beste. Oinarrizko baliabide bisuala da liburuan agertzen ez den hori erreforzatzeko. Hizkuntza galdu egiten da ondo erabiltzen ez bada eta ikasleek ezin dute ikusi idatzizko forma zein den. Klaseak ikusmen aldetik zirraragarria izan behar dute eta, hori lortzeko arbela da tresnarik onena.
7. Hizkuntza egokitzapena (Language grading)
Hizkuntzaren egokitzapena irakasleak ikasleen mailari dagokion hizkuntza erabiltzean datza. Ikasleen entzumena beren mailan praktikatzeko eta, era berean, desafiatzailea izan behar du, baina ez zailegia frustrazioak ekiditzeko. Hizkuntza egokitzapenak mailari egokitutako gramatika eta hiztegiaren erabilera eskatzen du, baita abiadura egokian hitz egiteak ere. Horrek guztiak irakasten ari zaren mailan eskatzen den gramatikaz eta hiztegiaz jabetu behar duzula esan nahi du, eta konsziente izan behar duzula zure ikasleek diozunari nola erantzuten dioten.
8. Akatsen zuzenketa (Error correction)
Akatsen zuzenketa ikasleek klasean espero duten zerbait da eta, beraz, irakasleok eman egin behar dugu. Jakina, ezinezkoa da ikasleek ikasgaian zehar egiten dituzten akats guztiak zuzentzea, eta gainera ez litzateke haien denboraren erabilera egokia izango. Irakasleek egiten dituzten akats motak eta maiztasuna kontuan izan behar dituzte. Akatsa zuzentzeko erabakia erabilgarria izan behar du ikasleentzat, eta motibatzeko moduan egin behar da. Ez da ikaslea zuzendu behar ikaskide batekin elkarrizketa batean ari den bitartean, baina komenigarria da akatsa idaztea eta ariketa amaitzerakoan komentatzea. Akatsak momentuan edo geroago zuzendu daitezke, eta hori irakasleak kontuan hartu behar du akatsa egiten den unean, gelako fasearen arabera.
9. Feedback-a
Feedback-ak ikasgai guztietan funtsezko zatiak dira. Ikasleek ariketa egin ondoren, bakarka edo binaka, feedback-a ematea beharrezkoa da hurrengo zereginetara igaro aurretik. Bi motatako feedbak-ak daude, edukiarena eta lengoaiarena eta hura ikasleek egindako jardueren baitan daude. Horrek ikasleei aukera ematen die eztabaidatu dutenari buruz duten iritzia emateko, zereginari erantzunak emateko edo gai jakin bati buruz duten iritzia emateko esan nahi du.
10. Erritmoa (Pace)
Erritmoa faktore garrantzitsua da zure klaseetan ikasleak motibatuta eta ikasgaiarekin konprometituta mantentzeko. Azkarregi bada, ikasleek ez dute denborarik jarduerak osatzeko eta informazioa barneratzeko, eta zapuztu edo haserretu ere egin daitezke. Motelegia bada, berriz, ikasleak aspertu egin daitezke, eta gaizki portatu edo gaitik aldendu. Zure klaseetako erritmo egokia da ikasle gehienek egiten ari denaren erritmoari jarrai diezaioketena. Beti geldoenak amaitu arte itxaroten baduzu, gela osoa zain egongo da. Hala ere, ikusten baduzu gehienek zereginak bete ahal izan dituztela, hori da mantendu behar duzun erritmoa.
Ondorioa
Gogoratu, irakasle on bat bere irakaskuntzari buruz hausnartzen duena da, baita bere klaseetan hobetzeko eta eraginkorragoa izateko moduetan pentsatzen duena. Hori atzean dituen urte esperientziak alde batera utzita. Erabil itzazu aurreko aholkuak irakasteko zure modua berrikusteko, eta izan itzazu zure ikasleekin zaudenean beti gogoan, haien adina edo maila edozein dela ere. Happy teaching!
London School
From San Sebastián to the world

