INAUTERIETARAKO DIY MOZORROAK

 In GU

Iristear dira urteko ekitaldi dibertigarrienetariko bat, Inauteriak! Egun batez, fruta, barazki, abeslari, aktore edo astronauta bihur gaitezke. Irudimena askatu besterik ez da egin behar.

London School of Languages-en mozorro ideia batzuekin lagundu nahi dizuegu. Inauteri hauetarako mozorroak eskuz egiteko asmoa baduzu, ezin duzu post hau galdu! Ideia erraz eta dibertigarriak uzten bait dizkizuegu.

EGUN EURITSUA

Mozorro originala eta erraza nahi baduzue, egun euritsu mozorroa proposatzen dizuegu.

MATERIALAK:

  • Txanoa
  • Kotoi eta kola zuria
  • Eba goma eta artile urdina tantas egiteko.
  • Guraizeak
  • Orratza

URRATSAK:

Eba goma ur tanta formarekin moztu eta bildu tantak artile urdinarekin. Luzera desberdinetako artilezko zatiak moztu eta mutur bat tantari josi. Beste muturra txano inguru osoan josi. Kotoia txanoaren gainean itsatsi hodei itxura emanez. Euri outfit on batekin konbinatu eta prest! Egun euritsuko mozorroa duzu.

Iturria: Make it-Love it
Iturria: Pinterest

GALLETA MARÍA

Mozorro erraz baten bila bazabiltza baina material gehiegi ez baduzu, hona hemen Maria Galletaren mozorroa.

MATERIALAK:

  • Kartoia
  • Errotulagailu marroia
  • Tiranteak egiteko zintak
  • Guraizeak
  • Orratza eta haria
URRATSAK:

Lehenik eta behin, errotulagailu marroi baten laguntzarekin, galleta bi aldeetatik marraztu kartoiaren gainean. Soka bat erabil dezakezu zirkulua egiten laguntzeko, mutur bat erdiguneari eta bestea errotuladore bati helduta. Moztu bi piezak eta itsatsi bi zinta goialdean tirante gisa eta bat behealdean, gehiegi mugi ez dadin. Eta badaukazu!

GOZOKIA

Mozorrorik gozoena! Mozorro honetarako denbora gehiago beharko duzu, baina emaitza ikusgarria izango dela ziurtatzen dizugu.

MATERIALAK:
  • Globo handia
  • Kola zuria eta ura
  • Egunkaria
  • Pintura akrilikoa
  • Kordel zuria
  • Bi aldeko itxasgarria
  • Bilgarrirako zelofana
URRATSAK:

Globo handi bat puztu eta mache paperaren teknikarekin Bildu (kola+ura eta egunkari papera). Lehortu ondoren, goiko eta beheko zatiak moztu eta kolore deigarriekin margotu behar da. Prest dagoenean, zelofanarekin bildu, xingolak muturretan jarri eta kito!

Iturria: Oh Happy Day
Iturria: Pinterest

Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian

Gaur erakutsiko dizuegun ideiarik politena dakarkizuegu, Aliceren Abenturak Lurralde Miresgarrian.

MATERIALAK:
  • Kartoia
  • Kola zuria
  • Pintura
  • Gona urdina
  • Galtzerdi zuriak
URRATSAK:

Kartoiaren gainean etxeko planoak marraztu. Margotu, xehetasunak gehitu (leihoak, atea, eskailerak, etab.) eta piezak moztu. Pieza guztiak itsatsi eta burua sartu eta sorbalden gainean jarri ahal izateko hutsune bat utzi. Soineko urdina eta galtzerdi zuriak ipini eta listo!

Ideia hauekin  lagundu izana espero dugu!

Anima zaitezte zuen mozorroen argazkiak sareetan partekatzera @academia.london etiketa ipiniz.

London

“Closer than you think”

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar