AWARDS 2022: GAU AHAZTEZINA

 In EKITALDIAK, GU

Astebete baino ez da pasa Erribera Kultur Etxean, Awards 2022 ekitaldia, Cambridge tituluen banaketa egin genuela, non 250 pertsona baino gehiago hurbildu zineten gure ikasleen ahalegina ospatzera. Eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu zuen parte-hartzeagatik eta ekitaldi ahaztezina egiten laguntzeagatik.

Lehenik eta behin, Jose Mari, London School of Languages-eko zuzendariaren harrera entzuteko aukera izan genuen ikasle, senide eta London taldeko kideei zuzendutako zorion eta esker oneko hitz hunkigarriekin inauguratuz.

Iñigo Casis Ikasketa Zuzendariak eta Karen McGhie Irakasleen Prestakuntza eta Garapeneko Arduradunak ere parte hartu zuten, ikasleen eta irakasleen lan nekeza goraipatuz gaindituen % 94 baino gehiago lortzeko.

Ondoren, gure taldeko kide berria, Jennifer Barberena, aurkeztu zen, London Experience-ko Orientatzailea eta Koordinatzailea. Egun Hizkuntza Zentro batean inoiz ikusi gabeko porfila da, eta harekin lan egiten dugu ikasgeletako aniztasunen beharrei erantzuteko, ikasteko premiei dagokienez. “Ikaskuntza ikasleari egokituz eta ez alderantziz, esperientzia atsegina bermatuz”.

Atsegin handiz hartu genuen berriro Idoia Gasteluiturria, Cambridgeko Area Managerra, Euskal Herrian, Nafarroan eta Kantabrian, guztiok hunkitu gintuen garapen pertsonalerako eta profesionalerako motibazio hitzekin.

Azkenik, Svetlana Pinet BCBL-ko zientzialariak bere azterketa eremua aurkeztu zigun: Garuna eta hizkuntza. Irrikitan gaude BCBL-ekin elkarlanean hasteko, giza garunaren funtzionamendua eta hizkuntza hobeto ulertuz, irakaskuntza teknika eraginkorrenak identifikatzeko. Hori guztia gure kalitate zigilua bermatzen jarraitzeko.

Ekitaldiaren bukaeran, denak eraikinaren goiko aldean bildu ginen, ospakizuna lunch berezi batekin amaitzeko. Ekitaldi familiarra eta intimoa izan zen non zuek izan zineten protagonistak, ikasleok eta zuen senide eta hurbilekoak.

Eskerrik asko guztioi eta datorren urtera arte!

London 

“Closer than you think!”

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar