Plazerez irakurri

 In GU

Londres. Waterstones liburutegia, larunbat bateko arratsaldeko 5etan. Nerabe ilara batek hainbat ordu daramatza ateak ireki zain, pozio magikoei buruz eta King’s Cross Station-eko anden bati buruz hitz egiten. Hara hurbiltzean, ikusten dut egun horretan Harry Potter izeneko liburuaren bigarren entrega aterako dela salgai, eta irakurle gazteei izugarri gustatzen zaiela liburua irakurtzea, liburu bakoitzeko 700 orrialde baino gehiago amaitu arte. Seguru asko, zuetako askok gaur egun errepikatzen zaila den fenomeno hori gogoratuko duzue, zaila baita pentsatzea 15 urteko ikasle batek orain dela gutxi arte “700 orrialdeko adreilua” irakurriko duela (eta barkatu Harry Potter-en jarraitzaileak).

Azken urteotan, eskola adinean dauden ikasleen irakurmenari buruzko hainbat azterlan argitaratu dira. Gehienen ondorioa argia da. Adibidez, OCDE-ren txosten bat, 37 herrialde biltzen dituen Europako erakundea. Txosten horren arabera, ia inoiz edo behin ere irakurtzen ez duten ikasleek askoz puntuazio txikiagoa atera zuten irakurketa ulermenaren proban, irakurtzeko ohitura zutela esaten zutenek baino.

Are gehiago, paperean irakurtzeak pantailan irakurri beharrean, proba egin zuten ikasleen errendimenduari ere nabarmen laguntzen zion.

Ondorio horiek bat datoz gure ikasleen irakurmenaz dugun sentsazioarekin. Azkenaldian ikusi dugun fenomenoetako bat da gero eta gehiago kostatzen zaiela arretari denbora luzez eustea. Horrek, jakina, nolabaiteko garrantzia duten testuak irakurtzeko duten gaitasunari eragiten dio, ikasleek ohiturarik ez dutelako eutsi ezin dioten kontzentrazio maila behar bait dute.

Cambridge azterketen emaitzek irakurmenaren pobretze hori islatzen dute. First eta Advanced azterketen irakurketa ataleko puntuazioa gero eta baxuagoa da, eta argi eta garbi, emaitza horien atzean dagoen arrazoietako bat irakurketa ohiturarik eza da. Irakurtzeko ohitura hori eta pantaila bidezko ikusizko estimuluekiko etengabeko esposizioari bateratuta, nerabeen garuna zailtasun maila bat duen testu baten hirugarren lerroan noraezean hasten da.

Advanced azterketak bereziki, irakurtzeko gaitasun handia eskatzen du, ikasleek testu luzeak eta dentsitate eta konplexutasun handikoak irakurri behar bait dituzte, eta denbora mugaren presio gehigarria gehitu gabe ere, irakurketaren atala ikasle guztiak aurre egiteko prest ez dauden erronka bihurtzen dute.

Nola lagun diezaiekegu ikasleei haien irakurmena hobetzen?

Gai honi buruzko ikerketa gehienen ondorioek erantzun ezin sinpleago batera garamatzate: liburuak irakurtzera. “Adreiluak”, hala nola Harry Potter (barkatu berriro), edo gustatzen zaien beste edozein liburu. “Liburu” terminoa azpimarratzen dut; izan ere, azterlan horien arabera, ez da gauza bera testu labur bat irakurtzea eta liburu bateko zenbait orrialde irakurtzea. Adierazleen arabera, ikasleek zenbat eta gehiago irakurri, orduan eta emaitza hobeak lortzen dituzte edozein probaren irakurketaren atalean; beraz, merezi du nerabeak irakurtzera animatzea.

Baina, zergatik itxaron nerabezarora irakurketa sustatzeko? Termino bat dago ingelesez, Home Literacy Environment, oso ondo azaltzen duena haurrak txikitatik irakurtzen hasteko prozesua: jakin-mina hasieratik pizten bada eta gurasoek irakurtzen dutela eta irakurketa gogoko dutela ikusten badute, haiek ere liburuetara hurbiltzera joko dute, eta orrialdeak pasatzen ikasten dutenean (ez du balio hatza gainetik pasatzeak!), nerabezaroan lagunduko dieten munduetan barneratuko dira, eta irakurketa ulermeneko probetan dituzten emaitzak ia irakurtzen ez dutenenak baino askoz hobeak izango dira.

Donostia. London Akademia, astearte bateko eguerdiko ordu bietan. B1 mailako ikasle nerabe bat hurbildu zait, eta zalantza batzuekin galdetzen dit, Harry Potter nire mailarako egokia dela uste duzu? Izugarri gustatzen zait, eta denak irakurri nahi ditut!” Irribarre jator batekin esan zuen, eta une horretan neure buruari agindu nion Harry Potter-en liburuak ez ditudala berriz “700 orrialdeko adreiluak” deituko. Azken batean, harrapatzen eta ilusionatzen gaituzten istorioek ez lukete inoiz amaitu behar.

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar