Ikasturteko lehen atsedenaldia
Hiruhilekoaren amaiera eta ikasturte honetako lehen atsedenaldia iritsi da. Aurten, energia berrituekin hasi gara, gugan konfiantza izan duten ikasleen kopurua nabarmen handitu da eta pandemiari aurre egiteko neurriekin jarraituz, ikasleen eta London School osatzen dugun taldearen segurtasuna bermatuaz.
Lehen hiruhileko hau ixteko, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu berriro ere gure zentroetan duzuen konfiantzagatik. Lehenengo eguneko ilusioarekin jarraitzen dugu lanean, ingeles eta frantseseko prestakuntza onena eskaintzeko. Horretarako, badakizue ez dizkizuegula adin eta maila desberdinetara egokitutako klaseak bakarrik eskaintzen, bai aurrez aurre eta bai online zuzenean. London School-en hizkuntza bat ikasteaz goza dezazuen nahi dugu eta praktikatzeko, hainbat tresna eta ideia ematen saiatzen gara.
Bide batez, gogorarazten dizuegu ostiralero gure ikasleek gure Social Friday ekintzan izena eman dezaketela. Bertan, hainbat jarduera egingo dituzte ingelesa praktikatzeko jolastuz: conversation club, eskulanak, jokoak, dantza eta beste hainbat jarduera. Gure sare sozialetan ere hainbat baliabide eta ideia partekatzen ditugu zuen maila hobetzeko. Jarrai iezaiguzu sare sozialetan eta berrikusi gure aholkuak!
Gabonetako oporretatik bueltarako, hizkuntzak irakasten jarraitzeko hainbat proiektu ditugu buruan. Puntualki jakinaraziko dizuegu. Bien bitartean, London School-eko talde osoaren partetik, Eguberri zoriontsuak eta Urte Berri bikaina opa dizuegu.
Bueltan zuen zain egongo gara!