Ongi etorri aurten ere!

 In GU

Dakizuenez, iraila tradizioz errutinara itzultzeko hilabetea da. London School-en beste urte bat energia berrituarekin, helburu berriekin eta ikasturte berria hasteko ilusio handiarekin itzultzea esan nahi du. Espero dugu zuentzat ere hala izatea, eta aurten ere gure zentroan ongietorria emango dizuegu.

Beraz, bizi izan ditugun hilabeterik zailenak alde batera utzi eta 2021-2022 ikasturte berriari ekin nahi diogu. “Txertoaren urte honetan”, gure ikasleei ingelesa eta frantsesaren ezaguera “inokulatzen” jarraituko dugu. Gure ikasleen beharrei erantzungo dieten modalitateen alde egiten jarraituko dugu, aurrez aurreko eta online klaseen bidez.

Era berean, asteroko Social Friday ekintzak prest ditugu. Aukera ona da txikienek ingelesa praktikatu ahal izateko dibertitzen diren bitartean, irakurketa, sukaldaritza edo eskulan tailerren bidez.

Gure klaseetako segurtasuna lehenesten jarraituko dugu, gure ikasleen eta langileen babesa bermatuko duten higiene eta osasun neurriak aplikatuz. Beti bezala, ikasturtean zehar aurkezten diren berrikuntza guztien berri emango dizuegu.

George Meredith nobelagile ingelesak zioenez, “ez kontatu zure urteak bakarrik, egin zure urteak konta dezaten”, eta filosofia mota hori aplikatu nahi dugu London School-eko ikasgeletan, erronka, helburu berriak eta ilusio berriekin. Horiek izango dira ikasle bakoitzaren bilakaeraren eta ikaskuntzaren oinarri.

Hastera goaz!

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar