BACK TO LONDON! IKASTURTE BERRI HONETAN ZAIN GAITUZU
Kaixo, familia! Espero dugu oporrak ederki gozatu izana, errutinara %100eko bateriekin itzuli ahal izateko. Izan ere, abuztua amaitzeko oraindik egun batzuk falta badira ere, iraila ate joka dugu, eta harekin batera ikasturte berria antolatzeko garaia iritsi da.
Badakigu zuetako askok dagoeneko egin duzuela matrikula. Baina oraindik egin ez duzuenok, ez kezkatu! Irailaren 1ean, oporren ostean, gure eskola guztiak irekiko ditugu berriro (Donostiakoa, berriz, uda osoan zehar zabalik egon da).
Blogeko post honetan, iraileko lehen hamabostaldin honetan gure lau eskolek izango dituzten ordutegien berri eman nahi dizuegu.
📍 DONOSTIA | ASTIGARRAGA | OIARTZUN | URNIETA
Iraileko 1. hamabostaldiko ordutegia:
10:00 – 12:00 | 16:00 – 20:00
Ikasturte honetan, ez utzi hizkuntzak alde batera!
Iraila une ezin hobea da ingelesa berriro hartzeko, hizkuntza berri bat ikasten hasteko edo zure helburuetarantz aurrera egiten jarraitzeko. Ez utzi hizkuntzak alde batera ikasturte honetan eta zatoz London School-era. Beste urte batez zure ikaskuntza-prozesuan laguntzeko prest gaude.
Ikasgelan ikusiko dugu elkar!
London
Closer than you think!

