Klaseen lehen hilabetea gaindituta!

 In GU

Ikasturte honetako lehen hilabetea bete berri dugu. Aurten, osasun-krisiaren eragina dela eta, oso ezberdina izan da ikasgelara itzultzea.

Hala eta guztiz ere, London School-en oso pozik gaude lehen hilabete hau nola joan den ikusita. Gure ikasleak eta haien familiak konpromezu handia hartzen ari dira araudia betetzeko orduan, eta egunero joaten dira eskolara prestakuntzarekin jarraitzeko ilusioarekin, bai ikastetxean (beharrezko higiene eta segurtasun-neurriak betetzen dituztela ohartuta), bai etxetik konektatuta.

 “Mila esker gure seme-alabek ikasten jarraitzeko egiten ari zareten ahaleginagatik!”

Bestalde, gure irakasle taldea oso pozik dago ikasleekin aurrez aurre berriro elkartu direlako. Pandemiaren hasieran, etengabe aritu ziren lanean klaseak formatu birtualera egokitzeko eta gure ikasleen ondoan jarraitzeko, eguneroko prestakuntzan laguntzeko. Gaur egun ere egokitzen jarraitzen dute, murrizketa berriei aurre eginez eta gelako segurtasun-protokoloa betez. Gelako elkarrekintza eta segurtasun-distantziari eustearen arteko oreka aurkitzeko modu desberdinak bilatzen dituzte etengabe, ikasgelan nahitaez musukoa erabiliz. Hala ere, ikasleak klaseetara itzultzeko motibatuta eta gogotsu daudela ere jabetzen dira.

“Bikaina da klasera itzultzea. Batzuetan zaila izaten da segurtasun-tartea mantentzea…… baina oso dibertigarria da elkar ikustea berriro.”

“Uste dut ikasleak oso motibatuta itzuli direla. Zenbait hilabetez klasera etorri gabe egon ondoren, oso pozik daude berriz itzultzeaz.”

 

Hori guztia dela eta, London School-en gure prestakuntza konpromezuarekin jarraituko dugu ikasturte osoan, betiko kalitatea mantenduz eta segurtasun neurri guztiak bermatuz. Eusko Jaurlaritzak emandako araudiaren arabera diseinatu dugun Covid-19 protokoloa aurki dezakezu lotura honetan.

Egoeretara egokituko gara eta gure ikasleekin jarraituko dugu, bai klase presentzialetan, bai zuzeneko modalitate birtualean, bakoitzaren beharretara hobekien egokitzen den aukera eskainiz. Garrantzitsuena, beraien prestakuntza ez etetea eta planekin jarraitu ahal izatea da.

Edozein zalantza argitzeko edo behar duzuen informazioa zabaltzeko prest gaude. Elkarrekin oztopoak gainditzen jarraituko dugu, segurtasunez, konpromisoz eta kalitatezko irakaskuntzarekin.

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar