Ingelesa lan munduan

 In GU

Dagoeneko denek dakigu zein garrantzitsua den ingelesaren maila ona izatea lan munduan. Orain dela gutxi arte, ingelesez komunikatzen jakitea lehiarako abantaila izan ziteken beste langile batzuen aldean. Gaur egun, ordea, ia edozein lanpostu betetzeko funtsezko gaitasun bihurtu da. Hain zuzen, Hays Aholkularitza enpresaren txosten baten arabera, enpresen %81ak uste du funtsezkoa dela ingelesez jakitea.

Baina badakizu zein sektoretarako den garrantzitsuena ingelesa jakitea? Zer maila izan behar duzun zure karrera profesionala garatzeko?

Gai horiek eta beste batzuk Cambridge English-ek  “English at work” QSrekin lankidetzan egindako azterlan batean jaso dira. Ikerketa horretatik datu interesgarri batzuk atera dira:

  • Espainian, ingelesa gehien eskatzen duten sektoreak finantzarioak, teknologikoak edo legezkoak dira.
  • Turismoan eta ostalaritzan, oro har, ingeles maila ona behar da, baina langile gehienek duten ingeles maila praktikoagoa da “everyday English” eguneroko esperientziarekin lortzen dena.
  • Espainiako enplegu emaileentzako trebetasunik garrantzisuena Speaking da (%54), eta gutxien baloratzen dena Writing-a da (%4). Dena den, langileak egin behar dituen eguneroko lanen araberakoa da, maila eta trebetasunak aldatu egiten baitira: mezu elektronikoak idaztea, aurkezpenak egitea, bileretara joatea edo txostenak irakurtzea.
  • Espainiako hautaketa prozesuetan maila jakiteko, ingelesezko elkarrizketa da gehien erabiltzen den metodoa

Garrantzitsua da azpimarratzea ikasketak bat datozela, ingelesaren maila onak ateak irekitzen dituela zuzendaritza postuetara eta soldata baldintza hobeetara iristeko.

Nahiz eta, hasieran esan dugun bezala, gaur egun topikoa izan daiteken, gaur egun ere ingelesa negozioen hizkuntza da, funtsezkoa ia edozein jardueratarako. Informazio digitalaren %80 ingelesez dago, bereziki txosten zientifikoak, hizkuntza horretan aurkezten dira.

Ingelesa, lanean aurrera egiteko bidea izateaz gain, osagarri ona da maila pertsonalean, bidaiatzeko, informazioa eskuratzeko edo, besterik gabe, mundu osoan pertsona gehiagorekin komunikatzeko.

Informazio hori interesatzen bazaizu eta lan esparruan ingelesari buruz gehiago jakin nahi baduzu, Using English in the Workplace” doako webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, datorren asteartean, urtarrilak 26, 13:00etatik 14:00etara. Ordu horretan, lanpostuan, bileretan, hitzaldietan edo posta elektroniko bidezko komunikazioetan ingelesa hobeto erabiltzeko kontuan hartu behar ditugun funtsezko elementuez hitz egingo dugu.

Parte hartzeko, nahikoa duzu esteka honetan erregistratzea.

Zure interesekoa izatea espero dugu, eta datorren asteartean webinarrean ikustea espero dugu!

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar