Esker Emate Egunari eta Black Friday-ari buruzko datu bitxiak

 In GU

Aste honetan, Esker Emate Eguna eta Black Friday ospatzen dira. Tradizio handia du Estatu Batuetan, jatorriz bertakoa bait da baina baita Kanadan, Norfolk Uharteetan, Liberian, Holandan edo Santa Luzian. Gaurko post-ean, beste kultura batzuetara hurbilduko gara, eta ospakizun horiei buruzko datu bitxi batzuk partekatuko ditugu zuekin.

Historia pixka bat

Thanksgiving, edo Esker Emate Eguna, uztaren festa batean sortu zen, eta jendeak aurreko udako bilketagatik eskerrak ematen zituen. Lehenengo Esker Emate Eguna 1621ean izan zen, Plymouth-eko kolonoek eta Wampanoag amerikar indiarrek udazkeneko uztaren festa bat ospatu zutenean. Amerikarrek artoa nola landu, ibaietan nola arrantzatu eta landare pozoitsuak nola saihestu erakutsi zieten Europako erromesei. Esker Emate Eguneko lehen afaria William Bradford-ek, erromesen buruzagiak, eta Wampanoag Massasoit-ek antolatutako ospakizuna izan zen. Ospakizunak hiru egun iraun zuela esaten da!

Esker Emate Eguna jai nazional gisa… emakume bati esker

Esker Emate Eguna jai ofiziala egin zuen lehen estatuetako bat izan zen New York, baina emakume bat izan zen, Sarah Josepha Hale, Esker Emate Eguna jai nazional bihurtzeko apustua egin zuena. 36 urteko lana izan zen, gobernadore eta presidenteei gutunak bidaltzen. Baina azkenean lortu zuen helburua, eta eguna jai nazional gisa onartu zuen Abraham Lincoln-ek 1863an. Horregatik, Sarah Josepha Haleri “Esker Ematearen Ama” deitzen zaio.

Banatu… eta ematean datza

Esker Emate Eguna azaroaren laugarren ostegunean ospatzen denez, ez dago horretarako data finkorik. Ospakizunak ez du esanahi erlijiosoa, lotura, esker ona eta familiarekin eta lagunekin elkartzea baizik. Indioilar ospetsua da Esker Emate mahaiaren erdigunea, beste plater batzuez inguratuta, hala nola barrubetea, patata purea eta beste espezialitate batzuk. Boluntario lana oso ohikoa da Esker Emate garaian, komunitateek bat egiten dute beharrean daudenei laguntzeko.

“Indioilarraren indultua”

Indioilarra indultatzeak esan nahi du Etxe Zuriko mahaian bukatzea saihestea. Indioilarraren indultua 70-eko hamarkadakoa da, baina George W. Bush-ek ezarri zuen tradizio gisa. Handik aurrera, Estatu Batuetako Etxe Zuriko presidente guztiek indioilar bat indultatzen dute. Tradizioa errotu egin da, eta batzuetan, indultatutako indioilarrek izenak jasotzen dituzte eta oso ezagunak egiten dira egun batzuetarako.

Esker Emate Eguneko desfile ospetsuak New York-en

Esker Emate Eguna ere ezaguna da bere desfileengatik. Guztia 1924an hasi zen, Macy’s-ek (Estatu Batuetako saltoki handienetako bat) Esker Emate Egunerako desfilea hasi zuenean New York-en. Hamarkada batzuk geroago, bizpahiru milioi ikusle erakartzen ditu. 3,5 kilometroko ibilbide oso  koloretsua du, musika, globo erraldoiak, Broadway-ko antzerki emanaldiak eta Aita Noel batekin. Desfilea Macy’s biltegietan amaitzen da, eta han inauguratzen da dendaren gabonetako erakusleihoa.

Esker Emate egunaren biharamunean… Ostiral Beltza

Eta bigarren data garrantzitsura iritsi gara, azken urteotan gure herrialdera zabaldu den “Black Friday” egunera. Izenaren jatorriari buruzko teoria bat baino gehiago dago, onartuenetako bat, eta egokia da ingelesezko modismoak ezagutzeko, koloreekin du zerikusia. 80-ko hamarkadan dendek hainbeste merkantzia saltzen zutenean Esker Emate Egunaren ondoren, urteko diru-sarrerak “in the red” (galerak) egotetik “in the black” (irabaziak) egotera igaro ziren. 90-eko hamarkadan dendak gauerdia baino segundo batzuk geroago irekitzen hasi ziren. Black Friday mundu osoan zabaldu da, eta orain dendek deskontuak eta beherapen handiak eskaintzen dituzte Black Friday dela eta herrialde askotan.

Esker Emate Ekintza… Denok dugu zerbait eskertzeko

Esker Emate Eguna, daukagunaz eta eskertuta egon gaitezkezkenaren gogoeta hutsa da,  testuinguru espiritual edo material batean. Pandemiaren azken hilabeteetan bizitako esperientziekin, badirudi gehiago eskertzen ditugula gauza xumeak, inguruan dugun familia, gure lagunak eta luzaroan ikusi ezin izan ditugunak. Bizitzaren ospakizun ona!

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar