DEABRUA PRADAZ JANTZITA: ENGLISH FOR FASHION LOVERS

 In INGELESA POP KULTURAREN BIDEZ

Film bat ikono bihurtzen da belaunaldi oso bat markatzea lortzen duenean, eta horixe da, hain zuzen, “El Diablo Viste de Prada”-ren kasua. Istorioak dena zuen: moda aldizkari bateko zuzendari zorrotza eta amets baten bila zebilen kazetari inozoa. Horri guztiari gehitu behar zaio benetako gertakarietan oinarrituta dagoela, zehazki Anna Wintourren irudian.

Ia hogei urte geroago, iritsi da askok itxaroten duten sekuela eta, English Through Pop Culture edizio honetan, modarekin lotutako adierazpen batzuk irakatsi eta jatorrizko filmak ingeleseko (eta bizitzako) benetako ikasketak izaten jarraitzen duen arrazoiak azaldu nahi dizkizugu. Hori guztia, berriro ere Miranda Priestly eta Emily Charlton pantaila handian ikusi aurretik.

English for Fashion Lovers

Modaren munduan erabiltzen diren zenbait idiom ekartzea ezin izan dugu saihestu edizio onetan. Aurkituko al ditugu batzuk iristear dagoen film berrian honetan?

  • To roll up one’s sleeves: Lanari ekin, serio hasi.
  • Wear your heart on your sleeve: Zure sentimenduak argi eta garbi erakutsi.
  • In someone’s shoes: Bestearen azalean jarri.
  • Fit like a glove: Zerbait primeran gelditzea, eskularru bat bezala.
  • Big shoes to fill: Maila oso altua gainditu behar izatea.
  • Dressed to the nines: Puntan-puntan jantzita egotea, primeran jantzita.
  • To be on one’s toes: Adi egon, erne eta erreakzionatzeko prest.
  • Break a leg: Zorte on! (batez ere emanaldi edo ekitaldi baten aurretik).
  • To be in the loop / Out of the loop: Informatua egon/ez egon talde esklusibo batean gertatzen denaz.
  • Old-fashioned: Zaharkitua, modaz kanpo.
  • All mouth and no trousers: Hitz asko eta ekintza gutxi.

The right to walk away

Ingelesa ikasteaz gain, pelikula honek ikasgai baliotsu bat ematen digu. Andy film osoa saiatzen ari da taldean sartzen, “laguntzaile perfektua” izaten eta dena aguantatu dezakeela frogatzen. Azkenean, lortu egiten du: ezinbesteko bihurtzen da.

Hala ere, ikasgai nagusia ez da gailurrera nola iritsi, handik noiz jaitsi behar den jakitea baizik. Andyk Parisko Plaza de la Concordiako iturrira telefonoa botatzen duen unea askatasun adierazpen bat da.

Ez du axola zenbat pertsona egongo liratekeen zure lanpostuagatik “hiltzeko” prest (would kill for your job), ezta mendi hori igotzea zeinen zaila izan den ere. Ordaindu beharreko prezioa zure osotasuna edo zoriontasuna bada, you have every right to leave (joateko eskubide osoa duzu).

Batzuetan, arrakasta ez da geratzea, honako hau esateko ausardia izatea baizik: “That’s all.” 👠

London

Closer than you think

 

 

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar