CONGRATULATIONS, STUDENTS!
Kaixo familia!
Beste urte batez, emozioz betetzen gaitu Cambridgeko eta Alliance Françaiseko titulu ofizialak banatzeko gure urteroko zeremonia edo, askok ezagutuko duen bezela Award Ceremony-a ospatuko dugula iragartzeak. Aurten, azaroaren 28an, ostirala, ospatuko da honako toki hauetan:
- Astigarraga eta Donostia: Jesuitak Ikastetxea (18:30 – 20:30)
- Oiartzun: Udaletxeko Areto Nagusian (17:30 – 19:30)
- Urnieta: Lekaio Kultur Etxea (18:30 – 20:30)
Ez zaigu bururatzen gure ikasleen ahalegina eta dedikazioa ospatu eta partekatzeko modu hobeagorik, haien omenez zeremonia bat egitea baino. Dakizuenez, Cambridgeko kalifikazioak bikaintasun markatzat hartzen dira mundu mailan eta lortu duzue! Zorionak! Gainera, beste edizio batzuetan bezala, zeremonian Alliance Française ziurtagiriak ere banatuko ditugu, gure 4 ikastetxeen artean gero eta presentzia handiagoa bait dute.
Horregatik, eta gure ikasleen azterketetan berriki izandako arrakasta ospatzeko, gure ziurtagiriak banatzeko zeremonia berezira gonbidatzen zaituztegu, aurten aurreko urteetako batez bestekoak gainditu baitituzte. . Aukera ezin hobea izango da gure irakasle eta ikasle komunitatea ezagutzeko, eta, batez ere, ekitaldi paregabeaz gozatzeko eta zuen dedikazio eta lan neketsua ospatzeko.
Zeremoniak ordubete inguruko iraupena izango du eta, amaitzean, lunch berezi batekin itxiko dugu topaketa.
Mesedez, gogoratu azaroaren 21a baino lehen etorriko zareten konfirmazioa zuen ikastetxeko administraziori jakinaraztea.
Zuek ikusteko irrrikitan gaude!
London
Closer than you think!

