Cambridge azterketak Computer-Based
Otsailean Computer-Based Cambridge azterketen bi azterketa saio dauzkagu programatuta, hau da, ordenagailu bertsioan, paperean beharrean.
Saio horiek Donostian egingo dira, B2 First (otsailaren 20an) eta C2 Proficiency (otsailaren 27an) mailetan. Aurkeztu behar baduzu, informazio hau irakurtzea gomendatzen dizugu, formatua berrikusten eta azterketa ondo prestatzen lagunduko bait dizu.
Cambridge azterketen formatua
Jakingo duzunez, Cambridge azterketak paperean edo ordenagailu bertsioan daude (Pre A1 Starters, A1 Movers eta A2 Flyers haurrentzako mailak izan ezik). Erosoena iruditzen zaizun formatua aukeratu dezakezu. Nolanahi ere, gogoan izan “Speaking” zatia beti beste pertsona batzuekin egingo dela, ez ordenagailuarekin, eta paperean edo ordenagailuan, saioa presentziala izango dela.
Eskuz idatzi ordez tekleatu nahiago baduzu, aurikularrak erabiliz aparteko kontzentrazioa aurkitzen duenetako bat bazara, eta pantaila baten aurrean paper baten aurrean baino hobeto sentitzen bazara, ordenagailu bidezko bertsioa aukeratzea gomendatzen dizugu.
Computer-Based bertsioa egiteko aholkuak
Computer-Based bertsioan azterketa egiteak abantaila batzuk ditu, hala nola izena emateko epea (2 aste lehenago matrikulatu ahal izango duzu) eta emaitzak 2 aste barru eskuragarri egongo dira (4 aste inguru, paperezko bertsioan egiten baduzu). Gogoratu azterketa egin aurretik Kalifikazioen Online Zerbitzuan erregistratu behar duzula, zure Kandidatuaren Identifikazio Zenbakiarekin eta zure matrikulako dokumentuetan agertzen den Zenbaki Sekretuarekin. Erregistratuta bazaude, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure kalifikazioak argitaratzen direnean. Zure emaitzak kontsultatu ondoren, ziurtagiriaren zain egon behar duzu, lehenago jasoko duzu azterketa ordenagailu bidez egiten baduzu, paperean eginda baino.
Azterketa egin aurretik, datu guztiak (tokia, eguna, ordua…) ondo berrikustea gomendatzen dizugu, pixka bat lehenago iristea (20 minutu inguru) eta lasai eta presarik gabe joatea. Azterketa egunean, izan zure nortasun agiria eskura, eta gogoratu azterketa egiten duzunean ezin duzula gailu mugikorrik eduki.
Azterketa hasi ondoren, tenporizadore bat agertuko da pantailan, eta hor ikusiko duzu proba bakoitzerako zenbat denbora geratzen zaizun. Arazo teknikoren bat baduzu eta laguntza behar baduzu, eskua altxatu eta lagunduko dizute, hobe duzu beste hautagaiekin hitz egiten ez saiatzea.
Esteka honetan, puntu hauek guztiak laburtzen dizkizugu, beti eskura izan ditzazun (pdf-a gazteleraz).
Prestatzeko baliabideak
Eta ondoren, esteka batzuk utziko dizkizugu, azterketaren zatiak praktikatzeko eta formatua ezagutzeko. Erantzunen gidak ere, Writing-en proba izan ezik; izan ere, hainbat testu mota daudenez, ez dago zati honetarako erantzun gidarik. Esteka horiek irekitzeko, Firefox nabigatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu.
B2 First azterketa egin behar baduzu:
- Hemen duzu Reading and Use of English eredu bat
- Listening eredua
- Writing proba
Eta hemen dituzu erantzunak Reading and Use of English y Listening.
C2 Proficiency azterketara aurkeztu behar baduzu:
- Reading and Use of English zatiaren eredua
- Listening eredua
- Writing eredua
Eta hemen dituzu erantzunak Reading and Use of English y Listening.
Zorte ona opa dizugu zure azterketan! Espero dugu tresna eta aholku hauek baliagarriak izango zaizkizula azterketa prestatzeko eta azterketa egunean lasai eta seguru joateko.