Bigarren hiruhilekoaren amaiera

 In GU

Konturatu gabe, bigarren hiruhilekoa bukatutzat ematen dugu! Lan-erritmoak eta bizi dugun etengabeko arreta-egoera dela eta denbora hegan pasa da. London School-en oso pozik gaude egin dugun ibilbidearekin, gure ikasleen eta haien familien laguntzarekin, elkar lanean ikastaroaren erdia gainditu dugulako.

Hilabete hauetan, ostiral arratsalde batzuk igaro ditugu elkarrekin, eta ingelesa praktikatu dugu hainbat jarduerarekin “Social Fridays”-en. Gure klaseak aurrez aurre ematen jarraitu dugu, agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiei jarraituz. Duela 6 urte baino gehiagotik, Añorga Txikiko Auzo Elkartearekin daukagun proiektua bezalakoekin gozatzen jarraitzen dugu. Hori guztia, gure lana betetzeko daukagun betiko ilusioarekin: gure ikasleen hizkuntzen irakaskuntza.

Baina gure jarduerarekin jarraitzeaz gain, gure akademian eragin zuzena duten beste barne-proiektu batzuk ere garatu ditugu. Irakasleen prestakuntza da garrantzitsuenetako bat. London School-en, berariazko sail bat dugu, ingeleseko irakasleari prestakuntza bikaina ematen diona, hainbat erakunderekin (Cambridge edo Richmond, adibidez) eta Kristau Eskolarekin elkarlanean. Agerikotasun haundiagoa emateko, hiruhileko honetan logo berria aurkeztu dugu, London School-eko gure irudiarekin oso erlazionatua.

Argia ikusteko ia prest dauden proiektu berriekin jarraituko dugu, hala nola enpresa-arloan ingelesa irakasteko atal berri batekin, lankidetza Cambridge eta beraien Linguaskill azterketa berriarekin eta baita Teacher Training-eko gure sailaren beste ekintza batzuekin.

Albiste horiek guztiak zuekin partekatzen ditugu gure newsletter-ean, atzo posta elektronikoz bidali geniena gure ikaslei. Newsletter honetan, egunean egoteko informazio guztiaz gain, ikaste-baliabide batzuk proposatzen dizkizuegu, adin eta maila desberdinentzat, oporretan ingelesa praktikatzeko.

Energia guzti honekin ikusiko gara bueltan! Opor zoriontsuak izan ditzazuela eta Euskal Herriko hiri eta herri zoragarriez pixka bat gozatu ahal izango duzuelakoan, zorte hori behintzat badugu 🙂

Azken berriak

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar