BESTE URTE BATEZ IKASLEEN ARRAKASTA OSPATZEN!
Kaixo familia,
Aurten ere Cambridgeko titulu ofizialak banatzeko gure urteroko zeremonia ospatuko dugula iragartzeak emozioz betetzen gaitu. Aurten, azaroaren 29an ospatuko da zeremonia, toki hauetan:
- Astigarraga eta Donostia: Jesuitak Ikastetxea Donostia – (18:30 – 20:30)
- Oiartzun: Udaletxeko Areto Nagusian – (17:30 – 19:30)
- Urnieta: Lekaio Kultur Etxean – (18:30 – 20:30)
Iaz ez bezala, aurten zeremoniak herri ezberdinetan ospatzea erabaki dugu, komunitate bokiotzetik hurbilago egoteko. Bide batez, eskerrak eman nahi dizuegu urte hauetan guztietan egin duzuen ahaleginagatik eta zuentzat antolatu dugun ekitaldi berezi honetan parte hartzeagatik.
Ez zaigu bururatzen gure ikasleen ahalegina eta dedikazioa ospatu eta partekatzeko modu hoberik, haien omenez zeremonia bat egitea baino. Dakizuenez, Cambridgeko kalifikazioak bikaintasun markatzat hartzen dira mundu mailan eta lortu duzue!
Horregatik, eta gure ikasleen azterketetan berriki izandako arrakasta ospatzeko, gure ziurtagiriak banatzeko zeremonia berezira gonbidatzen zaituztegu, elkarrekin ospatu dezagun beren lorpen handia.
Ospakizunek ordu bateko iraupena izango dute, eta amaieran denak bilduko gara ospakizuna luntx berezi batekin amaitzeko.
Gure irakasle eta ikasle komunitatea ezagutzeko aukera aprobetxatu, eta, batez ere, ekitaldi paregabeaz gozatzeko eta zuen dedikazio eta lan neketsuaren sari zoragarriaz gozatzeko. Poztasuna, zoriona eta harrotasuna!
Konfirmazioak zentro bakoitzeko administrazio arduradunari azaroaren 22a baino lehen.
Zuen zain gaude!
London
Closer than you think