UDAN INOIZ BAINO LONDON SCHOOL GEHIAGO 

 In GU, UDAKO IKASTAROAK

Kaixo familia!

Uda gero eta hurbilago dago, eta harekin batera oporretarako, hondartzako, ospakizunerako eta beste hainbat gauzatarako gogoak dagoeneko iritsi dira. Denok bat gatoz uda gozatzeko eta deskonektatzeko urteko sasoirik onenetakoa dela. Hala ere, lortu nahi ditugun helburuak lortzeko primerako aukera ere bada.

Urtero bezala, London Schooletik uda ahalik eta gehien aprobetxatzera animatu nahi zaituztegu, gure ateak irekiak bait ditugu urte osoan zehar. Uda honetan inoiz baino London School gehiago! Izan ere, ingeles eta frantses ikastaro trinko ugari eskaintzen dizkizuegu, aurrez aurre zein online.

Ingeles ikastaro trinkoak:

Frantses ikastaro trinkoak:

Klaseak Praktiketako Irakasleekin Lankidetzan

Gainera, London Schoolen, aurten ere ingeles klaseak eskaintzen ditugu praktiketako irkasleekin lankidetzan. Baina, zer esan nahi du horrek?

CELTA ikastaroa emateko Cambridge Unibertsitateak baimendutako zentro bakarra gara, gaur egun munduan dagoen irakasle pestakuntza ikastaro ospetsuena da. Uda honetan, berriz ere CELTA ikastaroak eskainiko ditugu, non ikasleek benetako ikasleen aurrean eskola praktikoak egin behar dituzten. Ingeleseko klaseetan parte hartu nahi baduzu, eskola praktikoetako irakasleekin batera, hona hemen jakin behar duzun informazioa:

  • Iraupena: 2 ordu astelehenetik ostiralera

  • Guztira: 40 orduko ikastaroa

  • Adina: 16 urtetik gorakoentzat

  • Materiala: Euskarria eta doako materialak

  • Mailak: A2 eta B2

  • Datak: Ikastaroak uztaila, abuztua eta irailean

Gure ikasleentzat, ikastaroa guztiz doakoa da. Ikasle berrientzat, matrikula doakoa da eta ikastaroak 90€-ko kostua du, baina % 85eko asistentzirekin, zenbatekoaren erdia itzultzen dugu, beraz, azken prezioa 45€-koa da.

Uda honetan, ez utzi hizkuntzak alde batera! London Schoolen itxarongo dizugu elkarrekin zuen helburuak bete ahal izateko. Ez galdu aukera hau!

Informazio nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan zuzenean. Zuen zain gaude!

Uda honetan London Schoolen ikusiko dugu elkar.

London

Closer than you think

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar