Nola sortu ikasgelan giro motibagarria

 In AHOLKUAK, TEACHER TRAINING

Karen McGhie-k idatzia. Irakurri post osoa ingelesez hemen: london-school-online.com

Pentsa haurra zineneko momentu hartan, astelehen goizean klasera sartzen zinen unean. Zerk deitzen zuen zure arreta? Zerk hunkitzen zintuen asteburuaren ondoren eskolara itzultzeagatik? Nire lehen hezkuntzako gelak gogoratzerakoan oroitzapen atsegin asko ditut, batez ere irakasleek maitasunez prestatzen zituzten erakusketak, ikasgelak material didaktiko erakargarrez inguraturik egon gintezen.

Ingeleseko irakasle gisa, baliteke ikasgela zabalak eta paretetan dekorazio ikusgarriak egiteko espazio handiena ez izatea baina, hala ere, ingurune atsegina eta motibagarria sortzeko ahalegina egin dezakegu. Modu honetan, ikasleek gelara sartzean berehala etxeko giroan sentitu eta pozik egon daitezen.

Orduan, nola lor dezakegu sentsazio hori? Nola egin dezakegu gure klasean sartzea plazer bat izan dadin, bai guretzat (irakasleentzat) era bai gure ikasleentzat? Hona hemen nire aholku onenak ikasgelako giro erakargarria sortzeko.

1. Ordena mantendu

Ikasgela irakaslearen isla da. Nahasita badago, baliteke zure ikasleek ere ez errespetatzea. Liburuak eta gauza guztiak gorde bere lekuan. Horman zerbait zintzilikatzen baduzu, kontuz egizu: saiatu gauzak ausaz ez itsastea blu-tack zati batekin. Harro egon zaitez zure ikasgelaz eta utzi zure profesionaltasuna isladatzen.

2. Utzi ikasleek beren sormenari bidea ematen

Ez dago ikasleei gehiago gustatzen zaienik beren lanak hormetan ikuskatzea baino. Kartelak egin behar badituzu edo ikasgela dekoratu, utzi beraiek egitea eta eskaini denbora beren sormena sustatzeko. Poz handi batez beteko dira gelara sartzen direnean eta beren lanak ikusgai ikusten dituztenean.

3. Hasierako esaldiak eta adierazpenak modu eraginkorrean erabili

Ikasleek beti egiten dituzte interjekzioak edo galderak beren ama-hizkuntzan (L1), ez ingelesez esaten ez dakitelako, baizik eta errazago egiten zaielako. Ohitura hori aldatzen laguntzeko modu ona da ikasgela esaldi erabilgarri batzuekin hornitzea, haiei erreparatu ahal izateko. Ikasgelaren aurrealdean jartzen badituzu, erabiltzeko aukera gehiago izango dute.

4. Informazio garrantzitsua begi bistan mantendu

Denok gara errudun «What ‘s the date today?» astean zehar mila bider  aldiz galdetzeagatik. Denentzat erabilgarria da data, hilabeteak eta bestelako informazio erabilgarriak horman izatea, begiratu batean ikus dadin. Halaber, baliagarria izan daiteke ikasleentzat azterketen datak gogorarazteko (baita azterketen zatiak ere) ordutegiak agerian jartzea, urtean zehar kontsultatu ahal izateko.

5.  Testu-liburuekin datozen posterrak erabili 

Testu-liburuek material gehigarri ugari izaten dute, eta posterrak erabili beharrean irakasleen gelan hautsa pilatzen geratu ohi dira. Zihurtatu poster horien berri zure ikasketa buruari galdetzen diozula, eta erabili zure ikasgelan. Gazteentzako testu-liburuak normalean póster bikainak dituzte, unitateetan aurkituko dituzten pertsonaia eta gai desberdinak erakusten dituztenak.

6. Zabaldu ikasleen ezagutza munduari buruz

Ikasleak munduko herritar hobeak izan daitezen laguntzeko asmoz, ahalik eta gehien kanpoko munduarekin kontaktuan jartzea komeni da. Azkenean, ingelesa ikasteak bidaiatzeko eta bizi estilo nazioartekoagoa izateko aukera emango die. Munduko leku desberdinetako mapak eta irudiak modu bikaina dira ikasleen interesa pizteko eta etorkizunean dituzten aukera guztiak pentsarazteko.

7. Pertsonalizatu

Pertsonalizazioa irakasle gisa erabil dezakezun teknikarik erakargarrienetako bat da. Hori ez da soilik zure irakaskuntzan aplikatzen, baita zure irakaskuntza-ingurunean ere. Bisitatu dituzun tokien argazkiak jar ditzakezu, baita zure jatorrizko tokiarenak ere, ikasleek zure berri izateko. Halaber, ikasleei eskatu diezaiokezu urte osoan erabil ditzakezun kartelak sor ditzten beren izenekin edo aurpegi irudiekin. Urtebetetze egutegi bat ere sor dezakezu, zure ikasleekin egun berezia ospatzeaz ez ahazteko!

8. Gai desberdinetarako eremuak zehatu

Ikasgela nahikoa handia baduzu, ideia ona izan daiteke ikaskuntzari laguntzeko ikus-elementuak gelako hainbat arlotan jartzea, erraz kontsultatu ahal izateko. Adibidez, hiztegi berria izkina batean jar dezakezu, gramatika-posterrak beste batean eta ahoskera-baliabideak beste batean. Antolaketa horrek aurreko ikasgaietan ikusi duten hizkuntza gogoratzen ere laguntzen die ikasleei, eta ikasle independenteagoak bihurtzen laguntzen die.

9. Sortu elementu bisualak ikasgelaren kudeaketan laguntzeko

Guztiok ditugu adin eta maila desberdinetarako ikasgela kudeatzeko gure teknikak. Zure gelako hormak leku ezin hobeak dira ikasleen errendimendua erregistratzeko eta hurrengo ikasgaia gogorarazteko. Izar-taulak, etxeko lanen zerrendak, semaforoak edo ikasgela kudeatzeko zure teacher tresna-kitean duzun beste edozer izan daitezke.

10. Eduki eskura beharrezko papergintza materiala

«Teacher, can I borrow a pen?» entzuten dudan bakoitzean euro bat emango balidate, oso irakasle aberatsa izango nintzateke. Gauza jakina da ikasleek klaseko materiala gutxi gorabehera % 50ean ahazten dutela. Hori gertatzen denean, klaseko denbora galdu beharrean, eskatzeko eskatuz eta boligrafo baten bila joanez, eskura izan beraiek hartu eta klasearen amaieran itzuli ahal izango dituzten boligrafo edo ordezko arkatz batzuk. Nik beti hartzen ditut boligrafoak, arkatzak eta argitaletxeetako poltsak hitzaldietan, eta horretarako erabiltzen ditut.

Hona hemen ikasturte honetan zure eskola ahalik eta erakargarriena izan dadin gure hamar aholku nagusiak. Zein ideia jarriko dituzu praktikan?

Eta gogoratu: irakasleen prestakuntzari eta ingelesaren irakaskuntzari buruzko eduki gehiago irakurri nahi baduzu, gure beste webgunea bisitatu dezakezu esteka honen bidez london-school-online.com.

London

Closer than you think

 

London

Closer than you think

 

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar