LONDON SCHOOL ETA BCBL ELKARLANEAN HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN TEKNIKA ONENAK BILATZEKO
London School-en lankidetza hitzarmena sinatu dugu BCBL Ikerketa Zentro ospetsuarekin, azken metodo zientifikoak gure hezkuntza ingurunean probatzeko.
Joan den abenduan lankidetza-hitzarmena sinatu genuen Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroarekin, hizkuntzen irakaskuntzan kalitatezko ikaskuntza sendo baten oinarriak ezartzeko helburuarekin. Hezkuntzako profesionalak eta ikertzaileak elkar lanean, irakaskuntza eraginkorragoa eta intuitiboagoa lortzeko helburuarekin.
BCBL nazioarteko diziplinarteko ikerketa zentro bat da, kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzeko eta Donostian du egoitza. Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du, euskal lurraldean zientzia eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.
Ikertzaileek, gure irakasle taldearen aholkularitza izateaz gain, beren hezkuntza metodoak eta irakaskuntza teknikak ikasgeletan probatu ahal izango dituzte. Ilusioz betetzen gaitu hizkuntzak irakasteko formularik onenak bilatzen eta eszenaratzen laguntzeak.
“Aukera bikaina da gure ikerketak hizkuntzak irakasten nola lagun dezakeen ikusteko. Irakasleekin harreman zuzena izateak interes komunak aurkitzeko eta ikasketa berriak martxan jartzeko balioko digu, esperimentatzeko ingurune ezin hobean”, nabarmendu du Miguel Arocena BCBL-ko zuzendari nagusiak.
Datozen hiru urte hauetan, ikertzaileek prozedura zientifiko zorrotzen bidez garatutako metodologiak ingurune erreal batean probatu ahal izango dituzte. Horretarako, BCBLk irakasleen laguntza ez ezik, hizkuntza eskolako ikasleen laguntza ere izango du, zeinak, senitartekoen baimenari esker, ikerketetan parte hartuko ahal izango duten.
“Guretzat ikasleak ikasketa prozesuaren funtsezko ardatza direla kontuan hartuta, gure helburua irakaskuntza estrategia berritzaileak diseinatzea da, ikaskuntza intuitiboki eraginkorra eta efizientea izan dadin; epe luzerako emaitzarik onenak ez ezik, ikaskuntza esperientziarik onena ere lortuz”, azpimarratu du José Mari Sánchez Requena-k hizkuntza-zentroko zuzendariak.
Lankidetza hasi da eta London School-eko taldeak formakuntza saio batzuk jaso ditu. Saio horietan, BCBL-en metodo zientifikoak ezagutu ahal izan dituzte, eta beren klaseetan integratzeko hobekien egokitzen direnak ere identifikatu ahal izan dituzte.
Svetlana Pinet BCBL-ko ikertzaileak adierazi duenez, “irakasleekin zuzenean hitz egiten dugu hezkuntza inguruneari buruz duten ezagutza aprobetxatzeko eta gure protokolo esperimentalak ahalik eta ondoen egokitzen laguntzeko”.
Aurrerago, BCBLk hizkuntz eskoletan zuzenean ikasketak egitea espero du, ikasgelan aukeratutako metodo zientifikoen eraginkortasuna egiaztatzeko.
“Gure ikuspegia, beraz, irakaskuntzaren kontzeptua neurozientzia eta hezkuntza uztartuz birdefinitzea da eta, aldi berean, ikasgelan proposamen berritzaileen ezarpena gidatzea, ingelesaren eta frantsesaren ikaskuntzan kalitate onena eskainiz”. José Mari Sánchez Requena-k azpimarratzen du.
London
“Closer than you think!”