HALLOWEEN HONETARAKO DIY IDEIA BERRIAK!
Halloween hurbiltzen ari da, kalabazen eta magiaren garaia, irudimenak bizia hartzen duen urteko une berezia. Batzuek urria irrikaz itxaroten dute beldurrezko pelikulen maratoiak egiteko. Orain dela urte batzuk, gutxi batzuk bakarrik ausartzen ziren jai hau ospatzera, baina gaur egun gure bertsio lokalak, Gau Beltza, gero eta indar handiagoa hartzen ari da.
Zure estiloa edozein dela ere, beldur klasikoa, familiarekin dibertitzeko aukera edo ukitu misteriotsuago bat gusto duzuenontzat, Halloween sormenari lantzeko aukera paregabea da. Eskulanak gustoko badituzu edo zure etxeari material gutxirekin ukitu berezi bat eman nahi badiozu, hemen dituzu ideia erraz, original eta merke batzuk zure etxea beldurrezko film baten eszenatoki bihurtzeko. Ausartzen al zara? 👻
1. PAPEREZKO MUNSTRO TXIKIAK
Etxean komuneko paperaren erroilu hutsak badituzu? Ba erabili kartoizko zilindroa haurrek gustuko izango dituzten munstro dibertigarriak sortzeko.
MATERIALAK:
- Komuneko paper erroiluak
- Koloretako kartoia
- Guraizeak
- Kola zuria
URRATSAK:
Ez dago urrats askorik… irudimenari hegan uztea besterik ez! Sortu Frankenstein, sorgin beldurgarri bat edo saguzar dibertigarriak.
2. KRIMEN ESZENA
Krimen eszena bat irudikatzea oso erraza eta beldurgarria da aldi berean. Ideia sinpleenetakoa da, baina zure etxea edo akademia nabarmenduko du beste guztien artean. Beraz, bai ala bai, Halloween honetan egin!
MATERIALAK:
- Zinta itsaskorra (karrozariarena)
URRATSAK:
Erabili zinta itsaskorra “biktimaren” silueta marrazteko… eta listo! Errealismo handiagoa eman nahi badiozu, kartoi koloredunarekin egin zenbakitutako frogak adierazten dituzten seinaleak eta utzi “froga” batzuk: oinatzak, odol-orban faltsuak edo jostailuzko arma bat, adibidez.
3. HOSTOZ EGINDAKO APAINGARRI BELDURGARRIAK
Udazkena une ezin hobea da zuhaitzetatik erortzen diren hosto lehorrak berrerabiltzeko. Halloween apaingarri hau egiteko, hosto batzuk, koloretako pinturak eta errotulagailu beltz bat besterik ez duzu beharko.
MATERIALAK:
- Hosto lehorrak
- Koloretako pinturak
- Errotulagailu beltza
URRATSAK:
Lehenik eta behin, bildu hostoak parkean. Behin multzo bat duzunean, margotu zuri (mamuak egiteko), beltz (saguzarrak egiteko) edo utzi kolore naturalarekin (kalabaza baten antzeko). Ondoren, marraztu ahoak, begiak eta baita hortzak ere. Azkenik, barreiatu etxe edo akademian zehar… eta kito!
4. MAMU GIRLANDA
Girlanda polit hau egiteko oso gutxi beharko duzu. Mamuak egiteko, oihal zaharrak edo kamiseta zaharrak erabil ditzakezu.
MATERIALAK:
- Oihal zatitxoak (kamiseta, maindire edo gasa)
- Kotoia
- Errotulagailu beltza
- Soka
URRATSAK:
Moztu oihal zatitxoak tamaina bereko karratuetan. Jarri kotoi edo buata bola bat erdian eta bildu oihala buru itxura emanez. Lotu sokarekin, marraztu begiak… eta mamu bat izango duzu! Errepikatu prozesua hamar bat aldiz eta lotu guztiak sokarekin.
Eta onena da ez duzula material berezirik edo denbora askorik behar: nahikoa da ondo pasatzeko gogoa eta irudimena. Ideia hauek ezin hobeak dira familiarekin, lagunekin edo eskolan egiteko, eta urteko gau magikoenari ukitu berezi eta dibertigarria emateko.
Gogoratu, Halloween edo Gau Beltza ez dira soilik mozorroak, goxokiak edo sustoak. Famili edo lagunen artean uneak partekatzeko eta sormena askatzeko aukera bikaina dira. Animatuko al zara ideiaren bat probatzera? Kontatu zein izan den zure gogokoena eta erakutsi zure apaingarri beldurgarrienak!
Happy Halloween! 👻🧙♀️🎃✨
London
“Closer than you think”

