“CLOSER THAN YOU THINK” LELOAREN ATZEAN DAGOEN ESANAHIA DESZIFRATZEN

 In GU, HISTORIA

 

LONDON SCHOOL HIZKUNTZA ESKOLA BAT BAINO GEHIAGO DA. IKASTEKO, HAZTEKO ETA EBOLUZIONATZEKO ETXEA DA.

Kaixo Londoners! Gaur gure leloaren atzean dagoen esanahi sakon eta motibatzailean murgildu nahi zaituztet: “Closer than you think”. London School-en hizkuntza bat ikastea ez dela ezinezko gauza uste dugu, guztion eskura dagoen zerbait baizik. Ondoren azalduko dizuet zergatik.

Dakizuenez, gero eta globalizatuagoa eta konektatuagoa den mundu batean bizi gara, non ingelesa eta/edo frantsesa memperatzea funtsezkoa bilakatu dira eremu profesionalean zein pertsonalean ateak zabaltzeko. Hala ere, hizkuntza bat menderatze ideia sarritan eskuraezina dirudi.

Hemen “Closer than you think” gure slogan inspiratzaileak benetako garranzia hartzen du. Lelo honen bidez, geure buruari jartzen dizkiogun oztopo mentalak, batzuetan mugatu eta ikaskuntzarako lehen urratsa ematea eragozten digutenak, hautsi nahi ditugu. London Schoolen horren jakitun gara eta gure ustez, ikaskuntza ez da ezagutzak lortzera soilik mugatzen, konfiantza, sormena eta hazkunde pertsonala sustatzen baizik.

Kualifikazio handiko gure irakasle-taldea hemen dago zuen bideko urrats bakoitzean gidatzeko. Ikuspegi pedagogiko berritzaile eta dinamikoekin, konfiantza handiagoz komunikatzeko beharrezkoak diren hizkuntza-trebetasunak eskuratzen lagunduko dizuegu. Zerotik hasten bazarete, zuen trebetasunak hobetu nahi badituzue edo Cambridgeko edota Alliance Française azterketa ofizialak gainditu nahi baduzue, ikasketa-plana zuen premietara egokituko ditugu.

Hala ere, “Closer than you think” ikasgeletatik haratago doa. London Schoolen aurkituko duzuen komunitateaz hitz egiten ari gara. Hemen interes, eta nazionalitate desberdinak dituzten pertsonez inguratuko zarete, guztiak hizkuntza menderatzeko bidean hobetzeko gogo komunak elkartuta. Elkarrekin, ikaskuntza-giro eroso eta motibagarria osatzen dugu, zuen hizkuntza-trebetasunak praktikatzeko eta lagun iraunkorrak egiteko.

Gainera, gure ustez, batzuetan, eguneroko presarekin denbora nahikorik ez dagoela dirudi. Horregatik, askotariko aukera malguak eskaintzen ditugu, aurrez aurreko eskolak eta online eskolak. Horri esker, edozein unetan eta edonondik ikas dezakezu, zure helburua are gehiago hurbilduz.

Laburbilduz, “Closer than you think” leloak hizkuntza ikaskuntza imajina dezakezuna baino gertuago dagoela adierazten du. London Schoolen, hizkuntza-zentro bat ez ezik, zuen helburuak lortzeko moduko leku bat ere aurkituko duzue, eta ingelesa edota frantsesa menderatzeko zuen ametsak errealitate nabarmen bihurtuko dira. Hizkuntzak uste baino gertuago daudelako, eta gu hemen gaude zuen helburuak lortzen laguntzeko.

Zatoz London School-era eta deskubritu ezazu zergatik garen atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan lehenak!

 

ESLOGANAREN JATORRIA

2017. urteko urtarrilera jo behar dugu, non gure irudi korporatiboa berriz diseinatzen ari ginen. Urte horretan gure misioa definituko zuen slogan bat sortzeko asmoz, barne-lehiaketa txiki bat antolatu genuen gure ikasle guztiekin, gure jarduera hobekien deskribatuko zuen zenbait ideia jasotzeko asmoarekin.

Argi geneukan leloa gure ikasleengandik atera behar zuela, beraiek baitira hobekien ezagutzen gaituztenak. Haien guztien erantzuna sinestezina izan zen.

Oiartzungo gure ikasle ohi Javierrek sortu zuen gure slogan preziatuena: “Closer than you think”. Javierrek berak dioenez, egun batean ingeleseko klasearen ondoren, etxera iritsi eta London Schoolen izandako esperientziaz hausnartzen hasi zen. Irakasleekiko eta ikaskideekiko harreman hurbilak, hura osatzen duten 4 ikastetxeen gertutasunak eta, era berean, ingelesa hutsetik ikasten hasi zenean Londresera joatea zein urrun ikusten zuen eta ikasitako guztiaren ondoren orain duen hurbiltasunak inspiratu zion.

Bere esperientziari esker, gure slogan preziatuena “Closer than you think” bururatu zitzaion, eta ez zebilen oker!

London 

 

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar