2026–2027 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK
Ziurtatu zure tokia London-en udako oporrak iritsi baino lehen!
London School of Languages-en dagoeneko hurrengo ikasturte akademikorako prestatzen hasi gara, eta horregatik 2026–2027 ikasturterako matrikulazio epea irekita dago jada. Ikasle bazara edo gure familiara bat egiteko asmoa baduzu, une aproposa da zure tokia gordetzeko eta datorren ikasturtearen plangintza denborarekin hasteko.
Ingelesezko eta frantsesezko ikastaroak eskaintzen ditugu gure Donostia, Astigarraga, Urnieta eta Oiartzuneko ikastetxeetan, eta gure irakasle taldeak zure helburu linguistikoak lortzen lagunduko dizute. Zure maila orokorra hobetu nahi baduzu, azterketa ofizial baterako prestatu nahi baduzu edo komunikatzeko segurtasuna irabazi nahi baduzu… une aproposa da hau!
Zergatik eman izena orain, eta ez irailera arte itxaron?
Uda baino lehen izena emateak zure eguneroko errutinara ondoen egokitzen diren egun eta ordutegietan plaza ziurtatzeko aukera ematen dizu. Gure helburua hizkuntza ikastea erosoa, malgua eta zure egunerokoarekin bateragarria izatea da; horregatik astelehenetik ostiralera goizez, eguerdian edo arratsaldez ordutegi zabalak eskaintzen ditugu.
Ingelesa eta Frantsesa, zure neurrira
London School-en uste dugu ikasle bakoitza bakarra dela, eta horregatik talde txikiekin, metodologia praktikoarekin eta eguneratutako materialekin lan egiten dugu, modu sendo eta motibagarrian aurrera egin dezazun. Ingelesezko eta frantsesezko klaseak eskaintzen ditugu haur, gazte eta helduentzat, baita maila guztientzat ere. Ikastaro bakarra egin dezakezu, edo ingelesa eta frantsesa uztartzen dituzten ikastaroak egin, eta hori gero eta ohikoagoa da.
Hurrengo ikasturtea indarrez eta erronka berriekin hasi nahi baduzu, hau da zure momentua! Ahalik eta azkarren izena ematera animatzen zaitugu eta gure komunitatearen parte izatera.
Jar zaitez harremanetan gure 4 eskoletako edozeinekin zure tokia erreserbatzeko, edo zatoz gertuen duzun London School-era… zain gaituzu!
DONOSTIA
📍 Avda. Ategorrieta, 27
📞 943 507 507
✉️ donosti@london-school.com
ASTIGARRAGA
📍 Tranbia Ibilbidea, 3
📞 943 55 11 13
✉️ astigarraga@london-school.com
URNIETA
📍 Pza. Zelai Alde, 8
📞 943 00 92 91
✉️ londonschool@london-school.com
OIARTZUN
📍 Elorrondo, 18
📞 943 49 33 77
✉️ oiartzun@london-school.com
London
Closer than you think

