OIARTZUNEN EUSKARAZ BARRA-BARRA: PARTE HARTU ETA IRABAZI
Oiartzungo London Schooleko guraso eta ikasleok, baduzue euskaraz gozatzeko eta, gainera, sari eder bat irabazteko aukera!
Badakigu London Schooleko klaseetan ingelesez edo frantsesez aritzen zaretela, baina ba al zenekiten klasetik kanpo euskaraz egiteak ere saria izan dezakeela? Adibidez, gure lankide Amaiarekin euskaraz hitz egiten baduzue, zozketan parte hartzeko aukera izango duzue! Oraingoan, egunerokoan euskaraz egiteak saria du!
Eta euskara ikasten ari bazarete, hau ere bada zuen aukera praktikan jartzeko. Anima zaitezte London Schoolen ere erabiltzera, gure lankideekin hitz egitera eta konfiantza irabazteko pauso txikiak ematera. Elkarrizketa bakoitzak balio du!
Oarsoaldeko Euskara Batzordearen koordinaziopean, Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak “Euskaraz barra-barra” kanpaina jarri dute martxan, abenduaren 1era arte.
Kanpainaren helburua herriko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, “Euskaraz barra-barra” edo “Bai Euskarari” ziurtagiria duten establezimenduetan euskaraz egiten duten bezeroek zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Zein da saria?
Oiartzunen zozketako irabazle bat aukeratuko da, eta 2027an zehar Oiartzungo Udalak antolatuko dituen euskarazko kultur emanaldi guztietarako bi sarrera jasoko ditu opari!
Noiz jakingo da irabazlearen izena?
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jakinaraziko da nor den zorteduna.
Beraz, Oiartzungo London Schooleko ikasleok, animatu eta egin euskaraz herriko dendetan, tabernetan eta zerbitzuetan! Euskaraz aritzea guztion esku dago, eta oraingoan, gainera, sari ederra irabaz dezakezue!
Egin euskaraz, gozatu euskaraz eta izan zaitez euskararen aldeko mugimenduaren parte! 💚
Zorte on!

