{"id":9010,"date":"2026-04-30T10:53:55","date_gmt":"2026-04-30T08:53:55","guid":{"rendered":"https:\/\/london-school.com\/?p=9010\/"},"modified":"2026-04-30T10:56:14","modified_gmt":"2026-04-30T08:56:14","slug":"ikasletik-celta-tutore-izatera-alyonaren-ibilbidea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/london-school.com\/eu\/ikasletik-celta-tutore-izatera-alyonaren-ibilbidea\/","title":{"rendered":"Ikasletik CELTA Tutore Izatera: Alyonaren Ibilbidea"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irakasle askorentzat, ingelesa irakasteko bidea zehatz-mehatz planifikatuta egon izan da. Alyonarentzat, <\/span><b>London School of Languages<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">-eko irakasle eta CELTA tutorearentzat, modu naturalagoan gertatu zen. \u201cEz zen inoiz erabaki kontziente bat izan\u201d, azaltzen du. \u201cHizkuntzaz erabat maiteminduta nengoen, besterik ez\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alyona Kieven (Ukraina) jaio zen, eta bere bidea ikasle gisa bertako akademia batean hasi zuen. Bere motibazioa oso sinplea zen: ingelesez zeuden filmak eta bere abesti gogokoenak ulertu nahi zituen. Hasieran jakin-min hutsa zena, berehala bihurtu zen konpromiso. Akademian zeuden ikastaro maila guztiak amaitu ondoren, bere irakasleetako batek bere potentziala ikusi eta irakasten hasteko animatu zuen. \u201cHorrela hasi zen dena\u201d, dio.<\/span><\/p>\n<h3><b>Irakaskuntzako ibilbidea eraikitzen<\/b><\/h3>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">English teacher<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> gisa esperientzia pixka bat eskuratu ondoren, Alyonak CELTA ikastaroa egin zuen 2014an; bere etorkizun profesionala markatuko zuen inflexio puntua izan zen. Urte batzuk gehiagoz irakasten jarraitu zuen, baina berehala sentitu zuen hazten jarraitzeko nahia. \u201cErronka berri bat behar nuen\u201d, azaltzen du.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hurrengo urratsa Kieveko eskola handi batean lanean hasi zenean iritsi zen; bertan, lankide askok DELTA titulazioa zuten. Esperientziadun irakaslez inguraturik egoteak gehiago aspiratzera bultzatu zuen. \u201cDELTAn hasi nintzen momentutik jakin nuen CELTA tutore bihurtu nahi nuela\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Orain, London Schooleko laugarren urtera hurbiltzen ari dela, Alyonak bere zirkulua itxi du: ikasletik irakasle izatera, eta orain irakasleen prestakuntza ematera igaro da.<\/span><\/p>\n<h3><b>CELTA ikastaroaren intentsitatea<\/b><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">CELTA tutore bihurtzea ez da erraza. Alyonak prestakuntza prozesua aberasgarri baina zorrotz gisa deskribatzen du. \u201cOso zirraragarria izan zen, baina ez dut gezurrik esango: oso intentsua ere bai\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lau asteko CELTA ikastaro intentsibo batean burutu zuen prestakuntza; denboraren kudeaketa eta diziplina funtsezkoak dira. Epeak oso zorrotzak dira eta programa egituratu bat jarraitzen da; egun bakoitzak kontzentrazioa eta konpromisoa eskatzen ditu. \u201cEgunero egin behar nuena zehazki banekien, eta horrek asko lagundu zidan\u201d, gehitzen du.<\/span><\/p>\n<h3><b>Irakasle berriei laguntzearen erronka<\/b><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">CELTA tutore izatearen alderdirik konplexuenetako bat ez da soilik irakastea, baizik eta beste irakasle batzuk euren garapenean gidatzea. \u201cZailena <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">feedback<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> eraikitzailea emateko oreka aurkitzea da\u201d, azaltzen du Alyonak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kandidatuak presio handipean daude, oso ikastaro zorrotz bati aurre egiten, eta tutorearen eginkizuna da hobetzeko gomendioak ematea da haiek larregi kargatu gabe. \u201cDenok hobetu nahi dugu, baina aldi berean sentiberatasuna behar da. Haiek momentu gogor batean daude, eta tutoreok ere bai\u201d.<\/span><\/p>\n<h3><b>Zer du berezi CELTAk?<\/b><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alyonaren esanetan, mundu mailan gehien baloratzen den titulazioetako bat izateko bi arrazoi nagusi daude.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Lehena, bere ospea:<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cEz duzu enplegatzaileei azaltzerik behar, denek ezagutzen dute. Prestigio handiko titulazioa da\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bigarrena, bere ikuspegi praktikoa:<\/span><span style=\"font-weight: 400;\"><br \/>\n<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">\u201cKlasero teoria berriak ikasten dituzu eta berehala aplikatzeko aukera duzu <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">teaching practice<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\"> saioetan. Oso praktikoa da\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ikastaroa hitz batean deskribatzeko eskatzen zaionean, ez du zalantzarik: \u201cEraldatzailea\u201d.<\/span><\/p>\n<h3><b>Etorkizuneko CELTA ikasleentzako aholkuak<\/b><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ikastaroa egitea pentsatzen ari direnei, Alyonaren mezua zuzena da: \u201cEgin ezazu. Eman beharreko denbora eta ahalegin guztiak merezi du\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hala ere, konpromisoaren garrantzia ere azpimarratzen du, batez ere ikastaro intentsiboetan: \u201cEz izan beste konpromisorik. Denbora guztia hartuko dizu, eta ez saiatu lanean edo bestelako gauzak egiten aldi berean. Zentratu helburu bakar batean: CELTA\u201d.<\/span><\/p>\n<h3><b>Etorkizunari begira<\/b><\/h3>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alyona ingeleseko hurrengo irakasle belaunaldia prestatzen ari den bitartean, ilusioz eta erantzukizunez beterik dago. \u201cOso hunkituta nago, baina pixka bat urduri ere bai\u201d, aitortzen du. \u201cBadakit bide honetan lehenengo pausoak besterik ez ditudala eman\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zorionez, ondoan duen laguntza sare sendoa ere azpimarratzen du. \u201cIrakasleen prestakuntzarako departamentu bikaina dugu, eta badakit beti eskatu dezakedala laguntza\u201d.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Entusiasmoa, esperientzia eta laguntza uztartuta, Alyona guztiz prest dago bere eginkizun berria hartzeko: etorkizuneko irakasleei beren bidea hasten laguntzea, berak ere bere garaian egin zuen bezalaxe.<\/span><\/p>\n<h3><b>Prest al zaude CELTA ibilbidea hasteko?<\/b><\/h3>\n<p><b>2026ko CELTA ikastaroak Donostian:<\/b><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Uztaila:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> 2026ko ekainaren 29tik uztailaren 24ra<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\" aria-level=\"1\"><b>Abuztua:<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> 2026ko abuztuaren 3tik abuztuaren 28ra<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Alyonaren istorioak inspiratu bazaitu, une ezin hobea da zure ibilbide profesionalean urrats handi bat emateko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kandidatuek 18 urte baino gehiago izan behar dute ikastaroa hastean eta ingelesez, bai idatziz bai ahoz, nahikoa ezagutza eta gaitasun izan behar dute ikastaroa jarraitu eta ebaluatuko diren atal guztiak arrakastaz osatzeko. Plaza kopurua mugatua da deialdi bakoitzean, beraz, aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen dizugu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">\ud83d\udc49 Kontsultatu <strong><span style=\"color: #000080;\"><a style=\"color: #000080;\" href=\"https:\/\/london-school.com\/celta-certification-in-spain\/celta-info\/\">gure webgunean<\/a><\/span><\/strong> prezioak, baldintzak eta izen-emate prozesua edo idatzi helbide honetara <span style=\"color: #000080;\"><b><a style=\"color: #000080;\" href=\"mailto:teachertraining@london-school.com\">teachertraining@london-school.com<\/a><\/b><\/span> eta eman jauzi profesionala CELTArekin gaur bertan.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>London School<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">From San Sebasti\u00e1n to the world<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irakasle askorentzat, ingelesa irakasteko bidea zehatz-mehatz planifikatuta egon izan da. Alyonarentzat, London School of Languages-eko irakasle eta CELTA tutorearentzat, modu naturalagoan gertatu zen. \u201cEz zen inoiz erabaki kontziente bat izan\u201d, azaltzen du. \u201cHizkuntzaz erabat maiteminduta nengoen, besterik ez\u201d. Alyona Kieven (Ukraina) jaio zen, eta bere bidea ikasle gisa bertako akademia batean hasi zuen. Bere motibazioa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":9031,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[133,134],"tags":[17,55,240,206],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9010"}],"collection":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9010"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9010\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9028,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9010\/revisions\/9028"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9031"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9010"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9010"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9010"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}