{"id":8530,"date":"2025-09-18T11:26:02","date_gmt":"2025-09-18T09:26:02","guid":{"rendered":"https:\/\/london-school.com\/?p=8530\/"},"modified":"2025-09-19T10:26:58","modified_gmt":"2025-09-19T08:26:58","slug":"ikasturtea-ondo-hasteko-aholkuak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/london-school.com\/eu\/ikasturtea-ondo-hasteko-aholkuak\/","title":{"rendered":"Ikasturtea ondo hasteko aholkuak"},"content":{"rendered":"<p>Kaixo familia! Dakizuenez, iraila hasiera berrien sinonimoa da; oporren ostean errutinara itzultzea, helburu berriak ezartzea eta ikasturte berriari gogotsu ekitea. Ikasturtea martxan da, eta harekin batera London School of Languages-eko ingeles eta frantses ikastaroak ere bai.<\/p>\n<p>Hizkuntza berri bat ikastea erronka zirraragarria eta aberasgarria da. Ateak irekitzen laguntzen du, jende eta kultura berriak ezagutzeko aukera ematen du eta ikasketa zein lan aukerak zabaltzen ditu. Baina, batzuetan, hasierako ilusioa urte osoan zehar mantentzea kosta egiten du<\/p>\n<p>Horregatik, bide horretan laguntzeko 5 aholku praktiko prestatu dizkizuegu, ikastaroa motibazioz hasteko eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko.<\/p>\n<ol>\n<li><b> Helburu argiak ezarri<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hasi aurretik, lortu nahi duzuna argi izan behar duzu. Azterketa ofizial bat gainditu nahi duzu? Bidaiatzeko segurtasuna irabazi? Lanerako ingelesa edo frantsesa indartu? Helburu zehatzek norabide argi bat emango dizute eta ikasturte osoan motibatuta mantenduko zaituzte.<\/span><\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><b> Zure denbora antolatu<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Konstantzia da hizkuntzak ikasteko gakoa. Egunero minutu batzuk edo astean ordu batzuk gorde ikasitakoa errepasatzeko. Ohitura txikiak, hala nola albiste bat irakurtzea, podcast bat entzutea edo hiztegia errepasatzea benetan eraginkorrak dira.<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hasieratik zure ordutegiari egokitutako errutina ezarri. Egunero 15-20 minutu besterik ez badituzu ere, praktikak eta esposizio erregularrak hizkuntza zure egunerokotasunaren parte bihurtuko dute.<\/span><\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><b> Teknologiari etekina atera<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Klaseak osatzeko aplikazio eta plataforma digital ugari daude: hiztegi interaktiboak, gramatika ariketak edo entzumenerako app-ak. Konbinatu aurrez aurreko klaseekin ikasitakoa sendotzeko.<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Duolingo, Quizlet edo BBC Learning English (ingeleserako) eta TV5Monde edo Fran\u00e7ais Facile (frantseserako) tresna bikainak dira. Gainera, jolas moduko ariketak baldin badira, are hobe!<\/span><\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><b> Parte hartu, galdetu eta ez izan akatsak egiteko beldurrik<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Klaseetan ez zeitez geratu zalantzekin. Parte hartu aktiboki, hitz egin, galderak egin eta ez izan beldurrik akatsak egiteko. London School of Languages-en parte hartzea sustatzen dugu lehen egunetik konfiantza irabaz dezazun. Hitz egin gelan, aditz eta esaldi berriak probatu eta galderak egin. Zenbat eta gehiago praktikatu orduan eta konfiantza eta trebetasun handiagoa izango duzu.<\/span><\/p>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">London\u00a0 School-en ez dugu uste akatsak porrot direnik, hobetzeko aukerak erakusten dizkiguten ikasketa prozesuaren parte baliotsua baizik. Zenbat eta gehiago praktika egin, orduan eta konfiantza handiagoa izango duzu.<\/span><\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><b> Hizkuntzaz inguratu zaitez<\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p style=\"padding-left: 40px;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Fluentzia handiagoa lortzeko beharrezkoa da ikasgelatik harago joatea. Zure egunerokotasunean hizkuntza txertatzen saiatu. Adibidez musika entzutean, filmak eta telesailak jatorrizko bertsioan ikustean, mugikorraren hizkuntza aldatzean edo hizkuntza trukeetan parte hartzean. Ez kezkatu hasieratik dena ulertzen ez baduzu, zenbat eta kontaktu gehiago izan, orduan eta naturalagoa egingo zaizu eta azkarrago ikasiko duzu.<\/span><\/p>\n<p data-start=\"206\" data-end=\"453\">Aholku hauek eta gure irakasle taldearen laguntza izanda, zure ingeles edo frantses ikastaroari ondo ekingo diozu. Hasieratik motibatuta eta erritmoa mantenduz, ikasturte bukaeran zure aurrerapena ikusteaz harro sentituko zara.<\/p>\n<p data-start=\"455\" data-end=\"659\">Zure ingelesa edo frantsesa hobetzeko prest zaude? London School of Languages-en aukera zabala aurkituko duzu, adin eta maila guztietarako ikastaroekin, Donostian, Astigarragan, Oiartzunen eta Urnietan.<\/p>\n<p><b><a href=\"https:\/\/london-school.com\/eu\/harremanetan-jarri\/\">Harremanetan jarri<\/a> eta erreserbatu zure plaza orain!<\/b><\/p>\n<p>London School<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kaixo familia! Dakizuenez, iraila hasiera berrien sinonimoa da; oporren ostean errutinara itzultzea, helburu berriak ezartzea eta ikasturte berriari gogotsu ekitea. Ikasturtea martxan da, eta harekin batera London School of Languages-eko ingeles eta frantses ikastaroak ere bai. Hizkuntza berri bat ikastea erronka zirraragarria eta aberasgarria da. Ateak irekitzen laguntzen du, jende eta kultura berriak ezagutzeko aukera [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":8531,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[132,270],"tags":[165,271],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8530"}],"collection":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8530"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8530\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8537,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8530\/revisions\/8537"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8531"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8530"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8530"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8530"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}