{"id":8416,"date":"2025-05-16T12:37:25","date_gmt":"2025-05-16T10:37:25","guid":{"rendered":"https:\/\/london-school.com\/?p=8416\/"},"modified":"2025-05-16T12:43:46","modified_gmt":"2025-05-16T10:43:46","slug":"prestakuntza-eta-inspirazio-asteburua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/london-school.com\/eu\/prestakuntza-eta-inspirazio-asteburua\/","title":{"rendered":"Prestakuntza eta inspirazio asteburua"},"content":{"rendered":"<p>Asteburu berezia bizi izan dugu London School of Languages-en, ikasturteko aipagarrienetakoa zalantzarik gabe. Bi egun oparo, bizipen eta emozioz betetakoak, gure irakasleak erdigunean jarri zituenak. Haien talentua, konpromisoa eta elkarrekin ikasteko eta partekatzeko gogoa nabarmen islatu ziren.<\/p>\n<p><b>Ostirala \u2014 Chris Rolandekin prestakuntza<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ostiralean, zortea izan genuen Chris Roland gure Donostiako eskolan hartzeko. Irakasleentzako prestatzailea da eta nazioartean erreferente handia da metodologia eta sormenari dagokienez. Saioa prestakuntza hutsa baino askoz gehiago izan zen, <\/span>Chris-ek liluratu, inspiratu eta barre eginarazi zigun, gelan baliagarri izan daitezkeen ideia eta ikuspegiak eskainiz. Gure irakasleek pilak ondo kargatuta amaitu zuten saioa, gogotsu eta beren ikasgeletan probatzeko estrategia berriekin.<\/p>\n<p><b>Larunbata \u2014 Teachers&#8217; Day<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Larunbatean ospatu zen lehen aldiz San Sebasti\u00e1n Teachers\u2019 Day, LTS eta Richmond-ek antolatuta, Hotel Palacio de Aiete-n. Jardunaldi hau doakoa izan zen eta ingeles irakasleei zuzenduta egon zen, helburu nagusitzat esperientziak partekatzea, ezagutza trukatzea eta elkarlanaren bidez ikaskuntza sustatzea izanik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bi hitzaldi bikain izan genituen. Chris-ek berriz ere harritu gintuen \u201c<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Release the pressure &#8211; Taking the tension out of teenage lessons<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u201d izeneko hitzaldiarekin. Bertan, nerabeekin izaten diren tentsioak nola arindu azaldu zuen, askotan geure ohiturek (nahi gabe) tentsioa handitu egiten dutelako. Bere komunikatzeko moduak, adibideek eta esperientziak guztiongan izan zuten eragina.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ondoren, Esther V\u00e1zquez-ek \u201c<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Why is emotional intelligence key to success in the classroom?<\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">\u201d izeneko hitzaldia eman zigun. Gure emozioak nola kudeatzen ditugun irakasle bezala eta gure ikasleei nola lagundu dezakegun berenak kudeatzen hausnartzera gonbidatu gintuen. Behar beharrezkoa eta oso baliagarria.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Une berezietako bat <\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\">Sharing Insights <\/span><\/i><span style=\"font-weight: 400;\">izan zen, Chris eta Esther-ek dinamizatutako mahai ingurua. Bertan gaur egungo eta biharko hezkuntzari buruzko ideiak, kezkak eta ikuspegiak partekatu genituen. Oso parte hartzaile izan zen, elkar entzun eta elkarri ikasteko aukera paregabea eskaini zigun.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Profesionaletik haratago, oso egun berezia izan zen elkarrekin egoteko, egunerokotasunetik tarte bat hartzeko eta gogoratzeko zer den benetan gure arteko lotura, irakasteko pasioa eta etengabeko hobekuntzarako gogoa.<\/span><\/p>\n<p><b>Eskerrik asko bihotz-bihotzez<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eskerrak eman nahi dizkiegu Chris Roland eta Esther V\u00e1zquez-i, asteburu honetan eman diguten guztiagatik: hurbiltasuna, eduki baliotsuak eta inspirazio handia. Eta baita Richmond-i ere, emandako laguntzagatik eta ekitaldi hau posible egiteagatik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Halako ekitaldiek gogorarazten digute zergatik egiten dugun egiten duguna eta elkarrekin hazten jarraitzeko indarra ematen digute.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>London<\/p>\n<p><b><br \/>\n<\/b><i>Closer than you think!<\/i><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Asteburu berezia bizi izan dugu London School of Languages-en, ikasturteko aipagarrienetakoa zalantzarik gabe. Bi egun oparo, bizipen eta emozioz betetakoak, gure irakasleak erdigunean jarri zituenak. Haien talentua, konpromisoa eta elkarrekin ikasteko eta partekatzeko gogoa nabarmen islatu ziren. Ostirala \u2014 Chris Rolandekin prestakuntza Ostiralean, zortea izan genuen Chris Roland gure Donostiako eskolan hartzeko. Irakasleentzako prestatzailea da [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":8414,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[136,133],"tags":[240,239,238,48,237],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8416"}],"collection":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8416"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8416\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8419,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8416\/revisions\/8419"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8414"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8416"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8416"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8416"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}