{"id":7228,"date":"2023-08-25T16:29:05","date_gmt":"2023-08-25T14:29:05","guid":{"rendered":"https:\/\/london-school.com\/?p=7228\/"},"modified":"2023-08-25T16:29:05","modified_gmt":"2023-08-25T14:29:05","slug":"hizkuntzen-irakaskuntzan-pasioaren-boterea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/london-school.com\/eu\/hizkuntzen-irakaskuntzan-pasioaren-boterea\/","title":{"rendered":"Hizkuntzen Irakaskuntzan Pasioaren Boterea: Natibitatetik Haratago"},"content":{"rendered":"<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Hizkuntzen irakaskuntzan irakasle natiboak aukerarik onena direla uste da.<\/span><\/i><\/p>\n<p><i><span style=\"font-weight: 400;\">Irakaskuntzarekiko grina funtsezkoa da bikaintasuna bermatzeko.<\/span><\/i><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hizkuntzen irakaskuntzaren munduan, askotan, irakasle natibo bat tokiko bat baino hobea ote den eztabaidatzen da. Duela gutxi, sare sozialen bidez London taldearekin bat egin nahi duen pertsona atzerritar baten kontsulta jaso genuen. Pertsona honek, irakasle natiboak bertakoak baino nahiago genituela ziurtatzen zuen, eta horrek uste komun honi buruz hausnartzera eraman zidan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bada irakasle naatiboek lehen aukera direla uste komun bat, baina benetan natibitatea al da hizkuntz irakasle ona izateko faktorerik garrantzitsuena? Jakina, Ingelesa ama hizkuntza duen pertsona batek hizkuntza primeran ezagutzearen abantaila du, gainera, ahoskera, adierazpen, kultur ezaugarri eta abarren ezagutzak ditu. Hala ere, hizkuntza bat menderatzeak ez du esan nahi pertsona hori modu eraginkorrean irakasteko gai denik.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Izan ere, iizkuntza hezkuntzako adituek ideia hori zalantzan jarri eta desafiatu dute. Egia da irakasle natiboek lagunarteko kulturaren eta adierazpenen benetako ezagutza dutela, baina <\/span><b>natiboa izateak ez du ezagutza hori modu eraginkorrean transmititzeko gaitasuna automatikoki bermatzen.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ikasteko grina eta ikasteko prozesuak sakon ulertzea funtsezkoak dira ikasgelan arrakasta izateko.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">London Schoolen, bertakoa izatea ez dela beharrezkoa uste dugu hizkuntza bat modu eraginkorrean irakasteko. Jatorritik haratago, <\/span><b>irakaskuntzarekiko grina eta ikasleak inspiratzeko eta motibatzeko trebetasuna da benetan axola duena.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Pasioa funtsezko osagaia da hizkuntzen irakaskuntzan. Irakasle sutsu batek hizkuntzaren edukia transmititzeaz gain, ikasteko giro bizigarria eta motibagarria ere sortzen du. Pasio hori irakasleak ikasgai bakoitzean jartzen duen energian islatzen da; ikasleen premia indibidualak ulertzeko dedikazioan eta ikaskuntza maximizatzeko ikuspegia egokitzeko duen trebetasunean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Era berean, hizkuntza berri bat ikasteko prozesutik igaro diren irakasleek haien ikasleek aurre egin behar dieten erronkei eta oztopoei buruzko ezagutza dute. Oztopo horiek lehen pertsonan gainditzeko estrategia eraginkorrak garatu dituztenez, irakasle horiek balio bereizgarria dute.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irakasle sutsuek beren irakaskuntza metodoak etengabe hobetzeko konpromisoa dute. Ildo horretan, dakizuenez, joan den abendutik London Schoolen lankidetza hitzarmena sinatu genuen BCBL Ikerketa Zentro ospetsuarekin, gure hezkuntza ingurunean azken metodo zientifikoak probatzeko. Horrekin ikasteko esperientzia aberasgarria eta eraginkorrak eskaintzen dizkiegu ikasleei, metodologia eta teknika berritzaileenekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Irakaskuntzako edozein pertsonak\u00a0 ikasle bakoitza bakarra dela ulertu behar du eta trebetasun, talentu eta ikaskuntza behar desberdinak dituela. Ildo horretan, London Schoolen gure ikasleen adimen anitzak ezagutu eta identifikatzen ditugu, eta gure hezkuntza ikuspegia gure ikasleen premia indibidualei erantzuteko egokitzen dugu. Hori egitean, ikasteko giro askoz aberasgarriagoa sortzeaz gain, ikasleak ahalduntzen ditugu, beren trebetasunak azter eta gara ditzaten beren hezkuntza ibilbidean zehar.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Etengabeko hezkuntza-hobekuntzari eskainitako dedikazioak eta ikasleen arrakasta ikusteko nahiak irakasle bat eraginkorra izatea hizkuntza bat ikasteko prozesuan eragiten dute. London Schoolen, hizkuntzak irakasteko grinak natibitatearen gaia gainditzen duela uste dugu. Irakasle pasiodunek ikasleak inspiratzeko, gidatzeko eta ahalduntzeko gaitasuna dute, jatorria edozein dela ere.<\/span><\/p>\n<p><b>Beraz, zure buruari ea irakasle natibo bat aukera bakarra den galdetzen diozunean, gogoratu benetan irakasteko grina eta desberdintasuna markatzeko trebetasuna direla axola dutena.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Eta zu, irakaskuntza maite duzu eta gure taldeko kide izatea gustatuko litzaizuke? Ez itxaron eta jarri gurekin harremanetan.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">London<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Closer than you think<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hizkuntzen irakaskuntzan irakasle natiboak aukerarik onena direla uste da. Irakaskuntzarekiko grina funtsezkoa da bikaintasuna bermatzeko. Hizkuntzen irakaskuntzaren munduan, askotan, irakasle natibo bat tokiko bat baino hobea ote den eztabaidatzen da. Duela gutxi, sare sozialen bidez London taldearekin bat egin nahi duen pertsona atzerritar baten kontsulta jaso genuen. Pertsona honek, irakasle natiboak bertakoak baino nahiago genituela [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":7232,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[4],"tags":[114,111,37],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7228"}],"collection":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7228"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7228\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7233,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/7228\/revisions\/7233"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7232"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7228"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=7228"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=7228"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}