{"id":6950,"date":"2023-06-29T13:10:58","date_gmt":"2023-06-29T11:10:58","guid":{"rendered":"https:\/\/london-school.com\/?p=6950\/"},"modified":"2023-06-29T13:10:58","modified_gmt":"2023-06-29T11:10:58","slug":"txiki-txikitatik-ingelesa-ikastearen-garrantzia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/london-school.com\/eu\/txiki-txikitatik-ingelesa-ikastearen-garrantzia\/","title":{"rendered":"TXIKI TXIKITATIK INGELESA IKASTEAREN GARRANTZIA"},"content":{"rendered":"<p><b><span style=\"color: #333399;\">HEZKUNTZA DA HAURREN GARAPENAREN FUNTSEZKO ZUTABEETAKO BAT.\u00a0<\/span><\/b><\/p>\n<p><b><span style=\"color: #333399;\"><span style=\"caret-color: #333399;\">LONDON SCHOOL-EN<\/span>\u00a06 URTE DARAMATZAGU ASTIGARRAGAKO AMETSA HAURTZAINDEGIKO HAURREI INGELESEZKO KLASEAK EMATEN.<\/span><br \/>\n<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">London School ingeleseko edo frantseseko irakaskuntza guztientzat ahalik eta gertuen egoteko helburuarekin sortu zen. Zentzu honetan, adin goiztiarrean hizkuntzak irakasten hastearen garrantziaz jabetuta, London Schoolen 1-3 urte bitarteko umeei klaseak ematen dizkiegu Ametsa haurtzaindegian.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hezkuntza haurren garapenaren funtsezko zutabeetako bat da, eta adituak irakaskuntza txiki-txikitatik hastea garrantzitsua dela diote haurren hazkunde pertsonal zein akademikorako. Zentzu horretan, London School-en hizkuntzaren esposizio goiztiarrak txikien garapen kognitiboan eragin nabarmena izan dezakeela uste dugu. Baina, zergatik?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Dakizuenez, haurrek informazioa azkar ikasteko eta xurgatzeko sekulako gaitasuna dute. Haien garunek, soinuak esploratzeko, imitatzeko eta hizkuntzarekin esperimentatzeko prest daude. Ikaskuntzari begira errealitate hori aprobetxatzea funtsezkoa da, haurrek modu naturalagoan eta eraginkorragoan hizkuntza trebetasunak eskura baititzakete.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ildo horretan, gure Head Teacher Ane Bengoetxeak Nursery Project-erako ikasketa plan bat garatu zuen, bost zentzumenen erabilerarekin batera, errepikapen eta erlazionatze metodologietan oinarrituta. Metodologia honen eraginkortasuna <strong><a href=\"https:\/\/ametsahaurtzaindegia.com\">Ametsa<\/a><\/strong> haurtzaindegiko haurren garapen eta eboluzioan nabaritzen da.<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/london-school.com\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/metodologia-eus.png\"><img loading=\"lazy\" class=\"aligncenter wp-image-6962\" src=\"https:\/\/london-school.com\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/metodologia-eus-300x63.png\" alt=\"\" width=\"850\" height=\"177\" srcset=\"https:\/\/london-school.com\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/metodologia-eus-300x63.png 300w, https:\/\/london-school.com\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/metodologia-eus-1024x213.png 1024w, https:\/\/london-school.com\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/metodologia-eus-768x160.png 768w\" sizes=\"(max-width: 850px) 100vw, 850px\" \/><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><strong>Errepikapena<\/strong> haurrei kontzeptu berriak ikasten eta hiztegia eskuratzen laguntzen dien irakaskuntza teknika bat da. Haurrak ingelesezko hitzen edo esaldien errepikapen\u00a0 eraginpean jartzean, hizkuntza eskuratzeko beharrezkoak diren konexio neuronalak indartzen dira. Errepikapena abestien, jokoen eta hainbat jardueraren bidez egin daiteke. Errepikapena <strong>bost zentzumenen erabilera<\/strong>rekin konbinatzean, sentimenetan oinarritutako ikaskuntza esperientzia bat sortzen da, hitzen ezagutza are gehiago indartuz.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ingelesaren irakaskuntzan bost zentzumenak erabiltzeak haurrei esperientzia eta sentsazio desberdinen bidez hizkuntza berriarekin konektatzeko aukera ematen die. Haurrek hobeto ikasten dute inguruko mundua ikusi, entzun, ukitu, usaindu eta probatu dezaketenean. Material fisikoak erabiltzean, hala nola irudiak dituzten txartelak, bideoak edo liburu ilustratuak, ikusmenaren zentzua estimulatzen da eta ingelesezko hitzak objektu eta egoera zehatzekin <strong>erlazionatzea<\/strong> errazten da. Abestiak eta ipuinak ingelesez entzuteak entzumenaren garapena eta hizkuntzaren soinuak ezagutu eta erreproduzitzeko gaitasuna sustatzen ditu.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">London Schoolen gertuko eta konfiantzazko giroan irakasten dugu, non txikienek ikaskuntza modu dibertigarrian eta aldi berean atsegingarrian esperimentatu dezaketen. Haur bakoitzaren ahalmen mugagabean sinesten dugu, eta harro gaude haien hezkuntza bidaiaren parte izateagatik!<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hori guztia <strong>\u201cAdimen Anitzak\u201d<\/strong> deiturikoak (Daniel Golemanek sorturikoa) oso kontuan hartuta. Edo, bestela esanda, giza trebetasunak eta gaitasunak ulertzeko eta ebaluatzeko modu bat, adimen koefizientean soilik oinarritutako adimenaren kontzeptu tradizionaletik harago.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Laburbilduz,\u00a0 ingelesaren irakaskuntza, bizitzako lehen urteetatik, errepikapen eta erlazionatze metodologiak, bost zentzumenen erabilerarekin batera, ikasteko modu eraginkorra dela egiaztatu ahal izan dugu. Teknika hauek haurren berezko &#8220;xurgatzeko&#8221; gaitasuna aprobetxatzen dute, oinarri sendoa bermatuz, beren hizkuntza trebetasunak garatzen jarrai dezaten.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Gure Nursery Project-ari buruz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultatu gure esku orria edo jarri gurekin harremanetan honako hauen bidez:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Emaila: <a href=\"mailto:london@london-school.com\">london@london-school.com<\/a><\/span><span style=\"font-weight: 400;\"> | Tel. 943 507 507<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">London<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Closer than you think<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>HEZKUNTZA DA HAURREN GARAPENAREN FUNTSEZKO ZUTABEETAKO BAT.\u00a0 LONDON SCHOOL-EN\u00a06 URTE DARAMATZAGU ASTIGARRAGAKO AMETSA HAURTZAINDEGIKO HAURREI INGELESEZKO KLASEAK EMATEN. London School ingeleseko edo frantseseko irakaskuntza guztientzat ahalik eta gertuen egoteko helburuarekin sortu zen. Zentzu honetan, adin goiztiarrean hizkuntzak irakasten hastearen garrantziaz jabetuta, London Schoolen 1-3 urte bitarteko umeei klaseak ematen dizkiegu Ametsa haurtzaindegian. Hezkuntza haurren garapenaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":6958,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[132],"tags":[121,120],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6950"}],"collection":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=6950"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6950\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":6966,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/6950\/revisions\/6966"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6958"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=6950"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=6950"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/london-school.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=6950"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}