Web berria estreinatzen dugu!

 In NOSOTROS

Lehenengo post honekin ongi etorria eman nahi dizuegu London School of Languages-en web orri berrira. Lan ordu askoren ondoren (irakasleen argazki saio eta guzti) oso pozik gaude gure irudi berria aurkezteaz. Proiektu honetan, ahalegin haundia egin dugu web orri erraza, hurbilekoa eta gaur egungoa egiteko, bertan informazioa era erraz eta azkarrean bilatu ahal izateko

Web berria, responsive da, hau da, mugikorretik edo tablet batetatik erraz nabigatu eta arazorik gabe erabili ahal izateko dago diseinatua.

GIDA AZKARRA WEB BERRITIK

Ibilbide txiki bat egingo dugu web berritik xehetasunik ez galtzeko?
Lehenik eta behin, kasualitatez iritsi bazara honaino eta ez bagaituzu ezagutzen, LONDON SCHOOL atala bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, gure historia ezagutu eta guri aurpegia jartzeko aukera izango duzue 😉

Nabigatzen jarraituko dugu IKASTAROAK atalera iritsi arte. Bertan, eskaintzen ditugun bai ingeles eta bai frantseseko ikastaro bakoitzaren informazioa aurkituko duzu: ingeles orokorra, banakako klaseak, ikastaro trinkoak, enpresetan ikastaroak, etab.
AZTERKETAK atalean Cambridge Unibertsitatearen Baimendutako Zentrua garela azaltzen dugu, beraz prestatzeaz gain, Azterketa Ofizialetara aurkezteko aukera izango duzue gurekin. Badakizu First, Advanced edo Proficiency tituloa atera nahi baduzu, deitu!

Atal oso bat eskaini diogu gure produktu nagusiari: CELTA ziurtagiriari. Bazenekien ikastaro hau, ingeleseko irakasle formakuntzan, prestiogiotsuena eta ezagunena dela mundu osoan zehar? Gainera, oso harro gaude Euskal Herrian Cambridge Unibertsitateak baimendutako zentru bakarra garelako CELTA ikastaroa emateko.

Web berrian zeharreko ibilbidearen bukaerara iritsi gara eta bertan sekulako nobedadea daukagu, BLOG-a. Adi egon zaitez, bertan astero albiste berri bat jakitera emango bait dugu. Hainbeste gauza dauzkagu kontatzeko! Lanean ari garen proiektu berrien albisteak, lehiaketa, zozketak, hizkuntzak ikasteko aholkuak, etab. Blog hay tresna bikaina da gu hobeto ezagutzeko!

Baina web orri berriaz gain ere, oso sozialak gara. Ezagutzen duzu gure Facebook orria? Gu jarraitzera gonbidatzen zaitugu London School-en gertatzen denari buruz egunean egoteko 😉
Hurrengora arte!

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search