INGELES IKASTAROAK

ATZERRIKO
IKASTAROAK

London School of Languages-en 15 urte baino gehiago daramatzagu Atzerriko Ikastaroak eskaintzen.

12 eta 17 urte bitartean badituzu, London School of Languages-en hainbat ikastaro eskaintzen dizkizugu atzerrian. Horietan, ingelesa ikasi eta hobetu ahal izango duzu, bertako kultura eta hizkuntzetan murgilduz.

Ikastaro hauetan ingelesa ikasi edo hobetu dezakezu bertako kulturan eta hizkuntzan murgilduz. Ikastaro guztiek programa sozial zabalak dituzte, ikasgelan ikasitako ingelesa praktikatu ahal izateko, mundu guztitik etorritako jendea ezagutzeko aukera izateaz gain.

Ikastaroetan honako hauek sartzen dira:

  • Laguntza asegurua
  • Hegazkin bidaiak eta helmugako eta irteerako aireportutik egindako lekualdaketak
  • Ikastaroko jardueren barruko lekualdatzeak

* Ikasleek London Schooleko monitore bat izango dute une oro, bai lekualdaketetan, baita egonaldi osoan ere.

¿Zure ingeles maila ezagutu nahi duzu?

– Ikasketa programa
– Programa soziala
– Asistentzi asegurua
– Denbora guztian begirale batekin egongo dira, bai lekualdaketetan bai egonaldi osoan.
– Hegaldi eta lekualdaketak
– Hegaldiak eta aireportura joan-etorriak daude prezioaren barne.

2:1 Living Learning > 4.050€

 

Ekainaren 30etik uztailaren 13ra

Bizi eta ikasi zure irakaslearekin Londresen!

14 urtetik gorakoentzat

Londreseko Living Learning 2:1 ikastaroan, ikasle bakoitzari nazionalitate zein hizkuntza desberdineko ikaskide bat esleituko zaio, hizkuntz murgiltzea ziurtatzeko.

Ikaskidea kontu handiz aukeratuko dute, adinean, interesetan eta ingeles mailan bat etor daitezen. Beste herrialde bateko lagun berriak egiteko aukera paregabea da hau!

Ikasleek modu intentsiboan ikasiko dute ingelesa, irakaslearekin biziz eta ikasiz. Londres hirian kokatua dagoen irakaslearen etxean izango da egonaldia eta Erresuma Batuko bizitza familia baten parte gisa bizi ahal izango dute. Ikasleek goizetan klaseak jaasoko dituzte irakaslearekin eta arratsaldez era guztietako jarduerez gozatu ahal izango dute.

Familian emandako denbora eta jarduerak

Familiarekin egunerokoan ematen duen denbora, ingelesez hitz egiteko eta ikasitakoa aplikatzeko aukera ona da. Programa honen abantaila nagusia beren irakaslearen etxean bizi direla da, eta, beraz, ikaskuntza ez da klasearen amaieran bukatzen, baizik eta esperientzia osoan luzatzen da.

Ikasleek arratsaldeetan denbora librea izango dute, beren ikaskidearekin batera, bertako txoko eta atrakzioak ezagutzeko aukera izan dezaten. Jarduerak lekuaren aukeren araberakoak izango dira. Txango eta jarduera guztiak ikaslearen interesen arabera antolatzen dira irakaslearekin.

Cork > 4.010€

 

Ekainaren 30etik uztailaren 21era

12 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat

Cork hiria Dublindik bi ordu eta erdira dago, Irlandako hego-ekialdeko kostaldean. Irlandar hiri tipikoa da, muino berdeak, lakuak eta izugarrizko labarrak dituena.

Ikastaro hau ezin hobea da kirolez eta naturaz gozatzen duten ikasleentzat. Izan ere, egoitzaren itsasoaren ondoko kokapenak eta kirol instalazio harrigarriak hamaika jarduera egiteko aukera eskaintzen die ikasleei, hala nola eskalada, Moher-eko itsaslabarretara bisita, olinpiada txikiak, hiriko enklabe ezberdinen bisita, ur-kirolak, etab.

Cork-en ikasleek ingeles orokorreko klaseak jasoko dituzte goizetan eta era guztietako ekintzak egin ahal izango dituzte arratsaldeetan.

APOLLO FOCUS aukeran.

Egoitza
Ikasleek Cork ikastetxetik 15 minutura dagoen University College Cork egoitzan biziko dira. Apartamentuak partekatuak dira (4 eta 6 pertsona artean) eta erosotasun guztiez gainera, bainugela pribatua dute.

Summer Camp > 3.150 €

 

Ekainaren 30etik uztailaren 14ra

Non dibertimendua ikaskuntzarekin nahasten den!

10 eta 17 urte bitarteko ikasleentzat

Irlandako CMA Summer Camp-eko hezkuntza filosofia aurkikuntzan, sormenean eta abenturan oinarritzen da. Nola? Kirol jarduerei eta STEAM programei esker, hau da, 3D inprimaketa modelatzea, suziriak egitea, robotika, musika teknologia eta stop motion animazio ekintzak.

Ikaskuntza ingurune paregabeak dira, non ikasleak irlandarrekin eta munduko hainbat lekutako pertsonekin biziko dira. Goizetan funtsezko kontzeptuak esploratu ahal izango dituzte tailer praktikoen bidez, eta arratsaldeetan harremanak estutuko ahal izango dituzte kirol jarduera ezberdinen bidez.

Abentura zentroa

Abentura zentroa, hiri historikoaren erdigunean dago kokatuta, Cooley mendiaren atzean eta King John´s gaztelua eta Carlingford Lough-en ertzean. Summer Campen gure ikasleek logelak beren lagun berriekin partekatuko dituzte Irlandako abentura zentrorik handienean.

Tailerrak eta Abentura kirolak

Goizetan, ikasleak adinaren arabera banatuta, hainbat tailerretan parte hartuko dute proiektu ezberdinetan lan egiteko. Kasu askotan, proiektuak egunaren amaieran lankideei aurkezten zaizkie.

STEAM programen barruan tailer praktikoak eta sortzaileak daude, hala nola 3D inprimaketa, suzirien eraikuntza, robotika, musika teknologia, stop motion animazioa…

Arratsaldeetan, aldiz, ikasleek hainbat abentura kiroletan parte hartu hal izaango dute. Hauek hiru zutabeetan banatzen dira:

  • Lurra: Biziraupena, arku-tiroa edo aizkora, eskalada…
  • Itsasoa: Kayaking, Paddle surf, txalupa eraikuntza…
  • Airea: Labirintoa, alturako jarduerak, tirolina…

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar