ATZERRIAN INGELESA IKASTEAREN 5 + 1 ABANTAILAK

 In AHOLKUAK

Udara guztietan bezala London School-eko ikasle taldeak, atzerrian ingelesa ikasteko abenturarekin hasten da. Aurten zehazki, eskaera haundia izan dugu eta 4 talde izan ditugu Donegal, Greenwich, St. Dunstan’s eta Colchester-en. Izan ere, nola aurka egin udara bikaina bihurtzeko beharrezko diren osagai guztiak dituen bidaiari?

Kanpoan ikasteak dituen abantailak asko dira eta London School-etik guretzat nabarmenenak diren 5 abantailen laburpen bat egingo dizugu:

  1. Ez da gauza bera hizkuntza bat ikasgelan ikasi edo eguneko 24 orduak berarekin bizitzea. Klasetik aterata ere, hizkuntza praktikatzen jarraitzen duzu eta hori zalantzarik gabe, ikasketa arinagotu eta jariotasuna lortzeko laguntza bat da.
  2. Agian orain arte erabili gabeko garraio bideetan hala nola, metroa edo hegazkinean adibidez, ibiltzen ikasten duzu.
  3. Bidaiatzeak zure burua irekitzen du. Kultura berri bati buruz ikasi eta pertsona bezala hazten lagunduko dizute ohitura eta jende berria ezagutzeak.
  4. Beste herrialde batean egonaldi bat egitea, zure curriculum-arentzat aldeko puntu bat da. Esperientzia honek, pertsona eraginkor eta helduago batean bihurtzen zaitu eta lan munduan aukera gehiago lortzen laguntzen dizu.
  5. Atzerrian ikasten baduzu zure mintzamena hobetuko duzu. Ahoskeraren jakitunago izango zara, esaldi gehiago ezagutuko dituzu, baita beraien umorea, ironia eta esanahi bikoitza ere. Era honetan hizkuntza era askoz ere naturalago batean erabiltzen ikasten duzu.
  6. Gurekin bidaiatzen baduzu, era bateko konfiantza ingurugiro batean sentituko zara. Izan ere London School-en garrantzi haundia ematen diogu gure irakasleak berak izateari, ikasleei lagunduko dietenak, sekulako abentura honetan.

Orain arte irakurritako guztia praktikan jartzea pentsatzen ari bazara, jarri harremanetan gure Zentru Koordinatzailea den Bearekin, honako posta elektroniko honetan bea@london-school.com edo bisita ezazu gure web orriko atzerriko bidaiak atala.

Begira ze ondo pasa duten udara honetan London School-eko gure ikasleak!

Recommended Posts

Zure iruzkina

*

Start typing and press Enter to search

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar